Hitzaditza 2006

hitzaditza_emaitzak.jpg
hitzaditza_emaitzak.jpg
Euskara idatzia arrunta bihurtu eta literaturaren gustua eman hori da AEK-k eta Euskal Kultur erakundeak antolatu "Hitzaditza" izeneko diktaketaren lehen xedea.

Ekitaldi honen bitartez euskaldun zahar eta berriak idatzitako hitzetara hurbilarazteko ahalegin berezia egin nahi da.

Oroz gainetik, ideia kultura gertakari goxo baten antolatzea da. Lehen edizio honen hitzordua 2006ko maiatzaren 6an iragan da Baionako IUT-en. Parte-hartzaileak bi taldetan banatuak ziren.

Jean Haritschelharrek irakurri die diktaketa maila zailena hautatu zutenei eta Elena Touyarou-Phagaburuk maila apalagoa aukeratu zutenei.

Diktaketaren ondotik, 70 parte-hartzaileek Aurelia Arkotxa eta Eneko Bidegain idazleekin mintzatzeko parada ukan dute, zuzenketak egin artean.

Bi idazle horien izenak ez dira diktaketaren eguna baino lehen ezagutuak izan.

Emaitzak eguerdi aldean agertu dira, sari ematearekin.

Sariek kulturarekin zerikusia ukan dute (harpidetzak, liburuak, etab.).