|
|
(We apologize for not being able to present the contents in English for the moment. You can get the information in absence in one of the other languages available on the site. ).
Language Issues
Hitzaditza 2008 : idazleak eta testuak
Idazleak
|
Testuak
|
Amaia Hennebutte-Millard

Amaia Hennebutte-Millard: Biarritzen sortua, Senperen bizi eta 11 urte hauetan andereño Ikastoletan, nagusiki ttipiekin. Idazle lanetan hasi zen 1999an Pantso saguaren ixtorioa asmatuz Gatuzain-ek argitaratua 2001n. Ondotik, itzulpen lanetan ibili da, bereziki Gatuzain-ek argitaratu gazte literaturan. Azkenik, 12 olerki idatzi ditu ñiñientzat.
Ikas, euskal pedagogia zentroak, 12 olerkiak iruditan eta CD batekin argitaratu ditu. Amaiaren azken obra hau Lodikroko deitzen da. 2007an Amaiak euskara eta euskal kultura sustengatzen duen herriarteko sindikatak bultzatu "ekimen saria" eskuratu du "Hiru otso" proiektu berriarentzat. Hiru liburu CD batekin agertu dira 2009an. Harremanetan jartzeko... (argazkia : P. Maitia)
|
|
Koldo Amestoy
 Koldo Amestoy, moda eta ikuspegietarik aldenduz, beti aurrera doa, bere ikuskizun bakoitzak kondalari irudi berri bat agertzen digula.
Ipuinaren birpizte alorrean aintzindari bezala ezagutua da Euskal Herrian. 1983.ko urteaz geroztik, Koldo Amestoy ipuinaren mundutik kondalari dabil. Bere ikuskizunetan zehar, beti sorkuntza bereziak agertzen ditu, Euskal Herriko ipuin eta mitoetan murgiltzen gaituela, Herensuge, Laminak, Basajaunak, eta euskal mendietan dauden beste hainbat pertsonai babesle, zuhur edo maitagarrien ingurunean. Harremanetan jartzeko... (argazkia : Michel Eche).
| |
Piarres Larzabal
 Piarres Larzabal Azkainen sortu zen eta « Irri eta nigar » lehen antzerki-lana 1934ean idatzi zuen. Jende anitzek urteetan negar eta irri egin dute bere antzerkien ikustean, eta gaurregun oraino gehien antzeztua den idazlea da. Hastapenean, antzerki dibertigarriak idatzi zituen – « Kontrabandistak », « Eiherazainaren astoa », « Okilamendi Jaun Mera » -, baina laster ulertu zuen euskal antzerkiak "heldutasuna" lortu behar zuela eta gai guziak aipatzeko gai izan behar zuela, hots konzientzia, gizarte, nortasun arazoak.
http://larzabal.eke.org (argazkia : artxiboa).
| |
|
Hitzaditza 2007
2008ko edizioa
Le samedi 31 mai 2008, à 9h30, dans les nouveaux locaux de AEK, 22, rue Marengo, Bayonne (Petit-Bayonne). Voir le plan
Treba zaitez oraindanik !
Antolatzaileak:
Laguntzaileak
Baliabideak:
|