Ospitalean euskaraz

Ospitaleak Euskal kultur erakundearekin (EKE) hitzarmen bat izenpetu du urte 2004ko urte hastapenean.

Ospitaleko zaharberritze obretaz baliatuz, EKEk eta « Ospitalean euskaraz » taldeak ospitale barneko euskararen erabilpena sustatzeko eta indartzeko gogoa dute, eriaren zerbitzuari, eriaren eta erizainaren arteko harremanen hobetzeari lehentasuna emanez.

EKEak Ospitalea elebitasunaren urratsetan lagunduko du, bereziki barne (Pediatria zerbitzuan bezala) eta kanpo seinaletzan, eriei eta familiei banatzen diren informazio dokumentu batzuetan.

Euskal kulturari doazkion animazio batzu ere antolatuak izanen dira.

"Irakurketa bestan" Baionako Ospitalean (2005eko urriaren 18an)

Euskarazko animazioak Trikaldi eta Udazkena zentroetan

 

Euskara arloko eragileen errepertorioa

Ipar Euskal Herriko euskara arloko kultur eragileen harreman datuak eskaintzen dituen errepertorioa, kategoriatan sailkatua (hezkuntza, baliabide tokiak, elkarteak, komunikabideak. Gehiago jakin

Azkue Fundazioa

Euskal kultur erakundearekin adostu partaidetzaren barnean Azkue fundazioak Euskararen Interpretazio Zentroan erabilgarri dituen euskararen historia eta aniztasunari buruzko aplikazio elkarreragileak eta irudiak eskuragarri jarri ditu frantsesez eta euskaraz sareko komunitate batean.
Gehiago jakin...

Beste baliabide batzu