''Irakurketa bestan'' Baionako ospitalean 2005eko urriaren 18an

Baionako ospitaleko zuzendaritzak proposaturik, Euskal kultur erakundeak eta « Ospitalean euskaraz » taldeak parte hartu dute « Irakurketa bestan » animazio egunean.

EKEk 50 bat liburu presentatu ditu ospitaleko sarreran ekitaldi honentzat antolatu mahaiaren gainean. Liburuen artean, denetarik bazagoen :  haurrentzat eta helduentzat, euskaraz eta frantsesez, Euskal herriaren historiaz, ingurumenaz, euskarazko eleberriak, hiztegiak… 

Arrakasta gehien lortu duten liburuak izan dira : « Euskararen ikasteko metodoa », « Portrait de bergers » Gaby Etchebarnek berriki plazaratu duen liburu-bilduma Ameriketara joan artzainen lekukotasunekin, mendi-ibilaldien inguruko gidak eta haurrentzat agertu berriak diren albumak.

Euskal kultur erakundeak bezala, Okzitaniar erakundeak eta Angelun plantatua den  Ací Gasconha elkarteak okzitaniar produkzioaren berri eman dute.

 

 

Euskara arloko eragileen errepertorioa

Ipar Euskal Herriko euskara arloko kultur eragileen harreman datuak eskaintzen dituen errepertorioa, kategoriatan sailkatua (hezkuntza, baliabide tokiak, elkarteak, komunikabideak. Gehiago jakin

Azkue Fundazioa

Euskal kultur erakundearekin adostu partaidetzaren barnean Azkue fundazioak Euskararen Interpretazio Zentroan erabilgarri dituen euskararen historia eta aniztasunari buruzko aplikazio elkarreragileak eta irudiak eskuragarri jarri ditu frantsesez eta euskaraz sareko komunitate batean.
Gehiago jakin...

Beste baliabide batzu