|
(We apologize for not being able to present the contents in English for the moment. You can get the information in absence in one of the other languages available on the site. ). Language Issues Jose Antonio SAN ESTEBANJose Antonio SAN ESTEBAN Zubietan (Nafarroan) sortua da 1917an. 87 urte ditu. Ez da sekulan eskolara joan, aitamekin egoiten zen etxean. 11 urtetan, bere aitak oihanera igorri zuen janariaren prestatzera ikatz-egileentzat. Beti lanean arizan da, aitarekin eta bere 9 anaiekin. Irabazten zuen diruaren parte bat aitak tabakoaren erosteko baliatzen zuen. Haurrean, ez zen jostatzen, bakarrik lanean ari zen, arratsetan behien deizten aitarekin. Ez du sekulan jostagailurik ukan. Eguberriz, jateko diferenta ukaiten zuten : oilaskoa, pulindakia, bildoxkia…
Bere bizi guzian, oihanetan arizan da. Hego aldeko enpresentzat egiten zituen tratuak eta horrela dirua irabazten zuen. 62 urtetan erretreta hartu zuen bainan 83 urteak arte beti segitu du oihanetan ibiltzen, zuraren estimatzen eta tratuen egiten. Badu ixtante bi urte xahar etxean bizi dela. Bitxikeria…Jose Antonio ez da sekulan eskolan ibili, biderketak eta zatiketak ez ditu ikasi bainan ongi bazakien gehiketa eta kenketa egiten. Kontuak buruz egiten zituen Orroitzapen bat ? Donapaleutik Zubietara bizikletaz joaiten zen, 106 kilometra familiaren ikusteko !
|
Zaharren urratsetik : haurren erakusketaLekukotasunen bilduma
|