|
(We apologize for not being able to present the contents in English for the moment. You can get the information in absence in one of the other languages available on the site. ). Language Issues Kattalin CASETKattalin CASET Pagolan sortua da eta 92 urte ditu. Hamabi haurridetarik, Kattalin bederatzigarrena da. 13 urteak arte eskolan ibili da. Eskola ondoan bizi zen eta eguerditan etxean jaten zuen. Egun guziz katixima bazuen. Bere aitamak laguntzen zituen etxaldeko lanetan. Hala ere plazan bizi baitzen, maite zuen pilotan aritzea auzo lagunekin. Apeza ere hauekin ari zen.
Senarraren aitamekin bizi izan dira 30 urtez, elgar lagunduz. Kattalinek bere senarra anitz lagundu du kanpoko lanetan, bereziki behiekin egin lur lanentzat. Xahar etxean sartu da duela urte bat eta erdi eta biziki untsa pasatzen ditu egunak : jeikitzen da, ohea egiten du, otoitzean ari da, trikotatzen, kroxetatzen eta irakurtzen. Bazkaldu ondoan, lo aldia egiten du eta gero trikotatzen aritzen da. Maite du ere kartaka aritzea, musean eta belotean. Ohar bereziakKattalinek kondatu du eskolan debekatua zitzaiola euskaraz mintzatzea ; euskaraz ari zelarik, zigor bat ukaiten zuen. Baditu 21 haur ttipi eta 23 arra haur, denak euskaraz ari dira. 93 urte ditu, biziki forman da eta uros. Jazko beroa ere aise soportatu du.
|
Zaharren urratsetik : haurren erakusketaLekukotasunen bilduma
|