|
(We apologize for not being able to present the contents in English for the moment. You can get the information in absence in one of the other languages available on the site. ). Language Issues Zaharren urratsetik : musika animazioak« Zaharren urratsetik » egitaraua Uztaritzeko Eliza Hegin hasi zen Laurent Pedelaborde zuzendariaren baimenarekin.
Beñat Elizondo Beñat Elizondo kantari-akordeoilaria animazio horietaz arduratu da eta egoerari ederki moldatu da. Bestalde, 15 egoiliar biltzen dituen koru-zuzendaria den Peio Bidalun zahar-etxeko langileak anitz lagundu gaitu emanaldi bakoitza baldintza hoberenetan iragan dadin. Horrela, kontzertu "soil bat" baino gehiago izan da. Kantuaren inguruko egiazko topaketa bat, eta pertsona guziek - arazo fisikoak eta psikikoak dituztenak barne - indar berezia egin dute musikari kasu egiteko eta denek elkarrekin kantatzeko, izan euskaraz ala frantsesez. Peio Bidalun-ek, Beñat Elizondo-k eta Daniel Landart-ek finkatu egutegia ondokoa zen :
Lehen esperientzia honek erakutsi du horrelako animazioak zinez beharrezkoak direla. Arratsalde batez bederen, adineko jendeek pairatzen duten bakardadea
hausteko parada ematen dute Denen gustukoa izan den lehen fase honen ondotik, bilketa lan bat egiten ahalko da. Jadanik pertsona batzuek beren bizian garrantzitsuak izan diren gertakari batzuei buruzko lekukotasunen ekartzea onartu dute. |
BaliabideakHarreman baliagarriak
Webgune interesgarriak
|