(We apologize for not being able to present the contents in English for the moment. You can get the information in absence in one of the other languages available on the site. ). Language Issues
1916ko ekainaren 6ansortua Aldude Maidertoinean3 haurride
Haur denbora
Maurice 4 urtetik 14 urteak artio ibili zen Aldudeko eskolan. Kaniketan eta musean jostatzen zen baina gehienik maite zuena pilota zen. Perestuki egoiten zen eskolan ez baitzuen belauniko egon nahi paretaren ondoan.
Eguberriz bixkotxak eta xokoleta ukaiten zituzten. Gauerdiko mezara joaiten ziren beti. Eta ondotik etxean egoiten ziren. Etxean, kloskak ukan zituen behin opariz, eta beste batez eskalapoinak. Zer diferentzia ote zen bien artean ? Ez diferentzia handirik…
Kloskak errexagoak ziren kanpoan ibiltzeko, eskalapoinak aldiz neguko beroagoak. Ama, hiru urte zituelarik galdu zuen eta bere ttanttek hazi zuten.
14 urte zituelarik ukan zuen bere lehen bizikleta. Aldudetik joaiteko, herrian hartzen zuten autoa.
Bere denbora guzia laborantzan arizan da.
Bospasei behi zituen eta 50 ardi. Animaleko pentzea (3 hektara) arrandatzen zuen auzo batekin. Bere ttanttek gasna egiten zuten eta saltzen. Merkatua egiten zen Alduden, gero gelditu zen… Eskuz egiten zituzten denak : arto biltze, belar pikatze.
Zer oroitzapen atxiki duzu gerlaz ? Nora joan zinen ?
"J’ai été incorporé le 20 octobre 1937, à Rochefort.
Soldado 4 urte baditut eginak (1937- 1940) et ondarrean (1939, 1940) gerla egin dut. Alemanak jin ziren eta ihes joan ginen Casablancara. Sua gertatu zen Frantzian eta altxatu genituzten à Argeles sur Mer. 18 juillet 1940 : demobilizatua izan naiz Perpignanen. Alemanak etxean ere ikusirik izan ditut, 1940tik landa… Arraultze keta heldu ziren".
"Kontrabadan gutti arizan niz. Guardien aintzinean ia hauek harrapatuko nindutelarik eskapatu nintzen… Ogi keta ibiltzen nintzen eta, orduan, arnoa ere ibiltzen zuten ainitz Espainiatik… Behiak ere pasatzen ikusirik izan ditut, abere ainitz".
Elkarrizketatuen aurkezpenak