|
(We apologize for not being able to present the contents in English for the moment. You can get the information in absence in one of the other languages available on the site. ). Language Issues Euskarazko komunikabideakAzken hogei urteetan, euskararen presentzia anitz azkartu da Euskal Herriko komunikabideetan. Euskal Telebistak (Euskal Autonomia Erkidegotik zabaltzen dena) Bere aldetik, France 3 Euskal Herri-k 6 minutuko albistegi bat egiten du egunero (seitarik bat euskaraz) eta asteroko emankizun bat Euskal Herriko aktualitateaz (hiru saiotarik bat euskaraz da frantsesezko azpi-tituluekin). Euskadi Irratia eta Euskadi Gaztea euskarazko zerbitzu publikoko irratietaz gain, 50 bat irrati libre badira Euskal Herrian, horietarik batzu bakarrik euskaraz ari direlarik. Hori da ipar Euskal Herriko 3 euskal irratien kasua : Gure Irratia (1981) Lapurdin ; Irulegiko Irratia (1982) Baxe-Nafarroan eta Xiberoko Botza (1982) Xiberuan. 1990an, Egunkaria sortu zen, euskaraz idatzia zena eta Euskal Herri guzian banatua. Egunkaria 2003ko otsailan hetsia izan zen Baltazar Garzon-ek aginduta. Jendeen erantzuna hain zabala izan da non Berria deitu egunkari berri bat sortu zen ondoko hilabeteetan. Euskarazko astekarietan, bi aipatuko ditugu beren biziluze eta hedapen-eremuarengatik : Herria (1944, Baiona) eta Argia (Zeruko Argia, 1963, Argia bilkatu zena 1988an). |
BaliabideakEuskarazko egunkari eta astekari batzu
Euskara hutsezko telebistak eta irratiak
Gure Irratia http://www.gureirratia.com helbidean entzun daiteke.
Interneten bidezko irrati elebiduna (euskara-frantsesa)
Euskarazko emankizunak eskaintzen dituzten irratiak
|