(We apologize for not being able to present the contents in English for the moment. You can get the information in absence in one of the other languages available on the site. ). Language Issues

Euskal Irratien historia eta bilakaera

EUSKAL IRRATIAK elkartea 1997an sortu zen, GURE IRRATIA (1981an sortua Baiona ondoan Milafrangan),  IRULEGIKO IRRATIA (1982an sortua Donibane Garazi ondoan Irulegin) eta XIBEROKO BOTZAk (1982an Maulen sortua) elgarrekin eginiko programa amankomunen inguruan.

16 urtez, gehienbat bolondresek eta gero eta gehiago profesional bilakatu diren esatariek, 3 irrati biziarazten zuten egunean 24 orenez bainan eta zuzenean 10 bat oren. Elkarte irratiak izanki, kudeaketa beti bolondresek segurtatzen dute Administrazio Kontsiluen bidez.

Noiz behinaka programak elgarrekin egiten zituzten :  igandeetako meza, zuzenezko kirol saioak eta presoen familiek egindakoak. Gero goizetako 7.30tako berrisail amankumuna eta asteko aktualitateako debatea Mintzalekua sortu ziren.

1997an beraz, egitura amankomun bat EUSKAL IRRATIAK, egunero 4 orduko saio amankomunak eta 4 ardatzeko proiektu bat sortu zuten Euskal Herria 2010 xedeak bultzaturik eta Euskal Herriko Garapen Eskemaren baitan.

4 lan ardatzak :
  • Egitura berezi bat, federazio gisa funtzionatzen duena: kanpo harremanetarako, negoziaketa eta ordezkaritza ofizialak eramateko: (Euskal Kultur Erakundea, Garapen Kontseilua, Euskal Konfederazioa, Kontseilua...
  • Programa berezi bat : egunero, kalitatezko programak sortzeko
  • Formakuntza plangintza bat: formakuntza jarraikiaren bidez unibertsitate faltari eta profesional faltari erantzuteko; euskal hiztunak hartu eta euskal kazetari bilakatuz
  • Mantenimendu amankomuna, irratigintzako materiale pizuari behar bezala erantzuteko: hedagailu eta errepikagailu…

Gaur egun, berrisail guziak amankomunean egiten erredaktore buruaren zuzendaritzapean eta bestalde, irrati bakoitzak bere tokiko berrisail propioa du.  Programazioan elementu berri zenbait ere sartu dugu eta igande eta festa egunak  elgarrekin egiten segitzen dugu.

Aurtengo aldaketa nagusia programazioan kirol informazioaren ingurukoa izan da.

Euskal Irratiak

  Euskal Irratiak : Frekuentziak

  • Gure Irratia  : 106,6 FM (Baiona)
  • Antxeta Irratia : 89,7 FM (Hendaia)
  • Irulegiko Irratia : 91,8 FM (Donibane-Garazi)
  • Xiberoko Botza : 95,5 FM (Maule)

Gure Irratia http://www.gureirratia.com helbidean entzun daiteke
Irulegiko Irratia http://www.radio-tv.com helbidean entzun daiteke

Informazio osagaiak

Euskal Irratiak ; historia

Egitura

Egitaraua

Euskararekiko konpromisoa

 

Pays basque numerique