(We apologize for not being able to present the contents in English for the moment. You can get the information in absence in one of the other languages available on the site. ). Language Issues

Euskal haziak : elebitasuna eskola giristinoetan

Eskola giristinoek, irakaskuntza elebiduna proposatzen dute 1969az geroztik. Euskal Haziak, gela elebidunetako federazioak, atseginez ikusten du kopurua beti emendatuz doala.
Euskara erakaskuntzako eta komunikatzeko mintzaira da. Bizi den mintzaira bat, eta ikaslearen izaite osoa hunkitzen duena.


Euskara bizi den eta ikasten den mintzaira :
  • klasean
  • ikastetxean (iniziazioa eta elebitasuna eskainiz)
  • familietan
  • sozial ingurumenean
  • kultura eta erligio ingurumenean
Haurra eta gaztea bere osotasunean hartzen duen mintzaira :
  • Izaite osoari zor zaion garapena eskaintzen diona, osagai izpirituala barne
  • Nortasunaren bila doan gazteari doakiona
  • Populu batean partaidetza emaiten diona
  • Historian eta geroan erroak lotuak dituen populua
  • Hizkuntza menperatuz eta erabiliz bide hortarik doa haurra

Murgilketa eta ber-eskuratze kulturala Euskararen menperatzearekin batera doazi.

Antolaketa pedagogikoa eskola elebidunetan

Ama-eskola eta lehen mailan :
Ikasleek erakasle eta gela berexak dituzte euskararentzat eta frantsesarentzat, eta gai bakotxa mintzaira berean erakutsia da osoki.
Erakaskuntza egituratua da ziklo bakotxaren arabera helburu eta neurketa jarraikiak antolatuz.
CE2ko ikasleen artean egin azterketek ulermen mail ona erakusten dute, haatik ahozkoa eta idatzia gehiago landuak izan behar dutela azpimarratzen dute. Eskola girixtinoetako erakasle talde pedagogikoak gogoetak eta lanak egiten dituzte haur guziak osoki elebidunak izan daitezen lehen maila bururatzean.

Kolegio eta lizeotan :
Hizkuntza helburuak eta konpetenziak Hezkuntza Nazionalaren Agerkari Ofizialean finkatuak dira.
Ikasleeri eskainia zaie :
kultura eta hizkuntza erakaskuntza, astean 3 orenez,
ikas-gaiak ala euskaraz ala frantsesez lantzea, mail hortako ikasketetan hizkuntza bakotxean eginak diren gaiak aldizkatuz.

Kopuruen bilakaera erakaskuntza katoliko elebidunean

Kopuruak 2001-2002 2002-2003 2003-2004 2004-2005
Eskoletan 1114 1267 1442 1496
Kolegioetan 243 292 331 374
Lizeoetan 28 50 53 60

Kopuruen emendatzeak erakusten du gurasoek erakaskuntza elebiduna hautatzen dutela beren haurrentzat. Gure belaunaldiek ez dezaten euskararen desagertzeko erantzunkina ukan, erakaskuntza girixtinoak indar guziak ematen ditu hizkuntzaren berpiztean. 
 

Baliabideak

Erakundeak- Dokumentazio zentroak

IKAS euskal pedagogia zerbitzua
Ikastolak sortu zirelarik (1954an hego Euskal Herrian eta 1969an ipar Euskal Herrian), ikasleek eta erakasleek euskarazko libururik ez zuten. Sekulako urratsak eginak izan diren azken urteotan huts horren betetzeko. Ipar Euskal Herrian, IKAS pedagogia zentroak euskarazko edo Euskal Herriari buruzko dokumentu pedagogikoak biltzen ditu, erakaskuntza sare guzien erakasleen esku uzteko.

Seaska
Ikastolen federazioa - Iparraldeko ordezkaritza

Ikas-Bi
Erakaskuntza elebiduna ikastetxe publikoetan

Biga Bai
Erakaskuntza elebiduna ikastetxe publikoetan

Euskal Haziak
Erakaskuntza elebidun katolikoa

 

Pays basque numerique