Seaska

1969an, guraso talde batek euskarazko irakaskuntza nahi zutenez, murgiltze ereduari egokitutako hezkuntz eta pedagogi proiektu propioa duena, lehenbiziko ikastola sortu zuen. Hezkunde Ministeritzarekiko harreman anitz izan ondoren, 1994an Elkarte Kontratuak (eskola pribatuen bezalako estatutua bermatzen dituztenak) izenpetzen dira.

Euskararen familia transmititzea gero eta ahulagoa denez, gaur egun eskola da euskara berreskuratzeko, euskaraz bizitzeko, komunikatzeko eta ikasteko tokirik egokiena.

2004 - 2005eko kopuruak

Ama ikastola
lehen maila

Kolejioak

Lizeoa

20 ikastola

3 ikastetxe

Ikastetxe bat

1474 ikasle

477 ikasle

178 ikasle

 

Arlo honetan 30 urte baino gehiagoko esperientzia duen SEASKA elkarteak baieztatzen ahal du murgiltze eredua eredurik eraginkorrena dela haurrek euskara menpera dezaten, bereziki frantsesdun familiengandik datozentzat. Gizarte ingurumena gehienbat frantsesa izateak, euskararentzako estatutu ezak eta Frantses Estatuak daraman hizkuntz politika monolinguistikoak bultzatu dituzte Seaska eta ikastolak jarrera sendoa hartzera.

SEASKAren hezkuntz proiektuaren helburua ondokoa da: « euskararen bultzatzea segurtatu haur eta nerabeengan, euskaran oinarritzen diren hezkuntz eta kultur jarduerak akuilatzea betiere euskara komunikatzeko hizkuntza nagusia delarik ».

Seaskak ezarritako murgiltze ereduaren helburuak honakoak dira :
  • Gizarte frantsesdunaren berreuskalduntze prozesuan parte hartzea Ipar Euskal Herrian
  • Euskarazko erakaskuntzaren eskaintza sistematizatua izan dadin lan egitea, haurrek euskara ikas bainan bereziki erabil dezaten ikastolatik kanpo ere, eguneroko bizian
  • Haurrei, bereziki frantsesdun familiengandik etortzen direnei, erantzun pedagogikoa eta soziolinguistikoa ematea, euskara baliatuz edozein ekintzatan: mintzatuz ikasten da
  • ELEBITASUN AKTIBOA eta ERAGINKORRA segurtatzea Seaskako ikasleengan. Euskara da komunikazio hizkuntza ikastolan egiten diren jarduera guzietan (klasean, aire hartzean, kantinan, haurtzaindegian...), ama ikastolatik lizeora. Ikastolatik kanpo gehien erabiltzen den hizkuntza frantsesa denez, bi hizkuntzen arteko oreka segurtatzen da murgiltze ereduari esker. Eredu hau eta hizkuntzen ikaspen goiztiarrari loturiko prozesuei esker, Seaskako ikasleek maila bera dute bi hizkuntzetan, azterketetan emaitza onak lortzen dituzte (ikus 6.eko ebaluaketen emaitzak) eta euskara naturaltasun osoz erabiltzen dute.

AMA ESKOLA

1.URTEA

2.URTEA

3.URTEA

4.URTEA

5.URTEA

Erakaskunta euskaraz
egiten da

Erakaskuntza
euskaraz egiten da

Frantsesa
sartzen da
(3 oren astean)

Frantsesa
sartzen da (5 oren
astean)

Frantsesa
sartzen da
(8 oren astean)

Frantsesa
sartzen da
(8 oren astean)

Kolegietan eta lizeoan, hizkuntz gaietan ez ezik, erakaskuntza euskaraz egiten da.