Herri-hizkuntzen Topaketak 2007

Urte guziz biltzen dira herri-hikuntzetaz arduratzen diren erakunde eta elkarteetako ordezkariak. 2007an Kanbon zen bilkura, Arnaga toki zoragarrian, azaroaren 7tik 10era. Eta gain nagusia zen "hizkuntza politika eskualdeka, Estatuaren aldetik eta Europa mailan". 60 ordezkari elkarretaratu gira, Frantziako eta Itsas-haindiko 10 eskualdetik. Euskal Herrira etorri dira Alsazia, Bretainia, Korsika, Okzitania, Katalunia, Guiana, bai eta ere Martinika, Maiot eta Reunion ugarteak.
Vincent Bru, Herrien arteko euskal sindikataren buruzagia, gainera Kanboko auzapez eta kontseilari nagusia dena, topaketaren kudeatzailea zen. Bereziki Guy Perez eta Pantxika Maitiaren laguntza suharrarekin, antolaketa bikaina izan da, bai egoitzaren eta ostatuaren aldetik, Vacanciel bakantza gunean, bai eta ere bilkuren agitarauaren aldetik.
Elkarteko administrazioaren onarpenarekin, lau egiturek parte hartu dute topaketaren kudeantzan, Herrien arteko euskal sindikatak, Euskal kultur erakundeak, Euskararen erakunde publikoak eta Euskal konfederazioak.
Beste baliabideak