Inkesta soziolinguistikoa 2006Laugarren inkesta hau, beste hiruak bezalatsu antolatua izan da et 16 urte eta gehiagoko herritarrak kontuan hartzen ditu. Bost atal : hizkuntza gaitasuna, familiako jarraipena, hizkuntzen erabilera eta euskarari buruzko motibazioa. Euskal Herri osoanEuskal Autonomia Erkidegoan (EAE), 1.851.000 herritarretan, 558.000 (%30) euskaldun dira, 340.000 (%18) doi bat eta 953.000 (%52) erdaldun dira. Nafarroan, 510.000 herritarretan, 56.000 (%11) euskaldun dira, 40.000 (%8) doi bat eta 414.000 (%81) erdaldun dira. Ipar Euskal Herrian, 230.000 herritarretan, 52.000 (%23) euskaldun dira, 20.000 (%8) doi bat eta 158.000 (%69) erdaldun dira. Orotara, 2.591.000 herritarretan, 666.000 (%26) euskaldun dira, 400.000 (%15) doi bat eta 1.525.000 (%59) erdaldun dira. Ipar Euskal HerrianInkesta, Eusko Jaurlaritza, Euskararen Erakunde Publikoa, Insee eta Siadecoren arteko lankidetzan egin da. 2.000 lekuko galdezkatu dira 3 eskualdetan : BAB, Lapurdi barnealdean, Baxenabarre-Xubero eskualdean. Hona hizkuntza gaitasunaren taula :
Iturria : Eusko Jaurlaritza, 2006.
Elebiduna: euskara eta frantsesa (edo espainola) ongi edo aski ongi mintzatzen dituena. Elebidun hartzailea: euskara doi bat mintzatzen duena, edo gutienez ongi edo aski ongi konprenitzen edo irakurtzen duena. Euskaldunen ehuneko gorena Baxenabarre eta Xuberoan da, baina euskaldunen multzo handiena Lapurdi barnealdean. Erreferentzia : E. Bachoc, Euskararen egoera Ipar Euskal Herrian, Euskararen Erakunde Publikoa, 2008. 2006ko inkesta soziolinguistikaren emaitza zehatzak ikus daitezke Eusko Jaurlaritzaren webgunean http://www.euskara.euskadi.net Euskal soziolinguistikaErramun Baxok soziolinguistaren kronikak irakur itzazue http://www.soziolinguistika.eke.org blogan. Azken kronikak:
Webgune interesgarri batzu
|