Euskarari buruzko motibapena 2006anMotibapena da ekintza edo jokabide baten iturburuan den indar psikologiko guztien bilduma. Nabari da hizkuntza nortasunari lotua dela, bereziki haurtzaroko hizkuntza. Nola nahi ere hizkuntza lotua da gizarte balore nagusi batzuri, hala nola komunikazioa eta kultura. Euskarari buruz, motibapenaren hiru osagai aztertuko ditugu : nortasunaren pertseptzioa, iritziak eta jarrerak. Euskalduntasuna"Euskalduna naiz" esaldi xumeak bi erranahi dauzka guttienez
Galdea zen : « Zenbatetaraino euskalduntzat daukazu zure burua ? ». Erantzun hautua bost mailakoa zen : osoki ; frango ; erdizka ; gutti ; batere ez. Komentarioetan lehen bi erantzunak elkarretaratuko ditugu, bai eta ere azken biak, ikusteko euskal nortasuna indartsua ala ahula den. Aldagaitzat hizkuntza gaitasuna hartuko dugu, nortasunaren eta hizkuntzaren arteko lotura ikusteko.
Elebidun eragileek adierazten dute euskaltasun kartsua neurri bikainean (%88). Elebidun hartzaileetan ere hiru laurdenak kasu berean dira (%75) eta bi multzo horietan kasik nehork ez du aitortzen euskalduntasun eza. Harrigarria da ere erdaldunen euskalduntasun sentimendua. Multzo horren kasik erdiak (%48) euskalduntzat dauka bere nortasuna, elkarretaratzen baditugu kartsuak eta erdizkakoak. Beraz euskalduntasuna ez da baitezbada hizkuntzari lotua. Ez eta ere jatorriari. Herritarrek dute euskalduntasun sentimendu bizkorrena (%72). Zorionez, kanpotiarretan ere %62k euskalduntzat daukate beren burua, osoki edo bederen zertxobait. Euskarari buruzko iritziakHemen ere Iparraldeko herritar guzien pentsamoldea agertzen da, euskaldun ala erdaldun, hemengo ala kanpotiar. Galdetegiak 10 iritzi proposatu ditu, 5 erantzunen hautua emanez : arrunt ados ; ados ; ez ados ez kontra ; kontra ; arrunt kontra. Erantzunak 3 mailetan bilduko ditugu : adostasuna; axolagabea; ez-adostasuna.
Itxuraz, herritarrak prest daude euskararen aldeko hizkuntza politika ausarta onartzeko, hala nola irakaskuntzan, hedabideetan, asministrazioan. Alabaina herritarrek euskara goraipatzen dute (1, 3, 5, 6). Baina dudak badituzte frantsesaren eta ingelesaren aitzinean (9, 10). Euskarari buruzko jarrerakIritzia pentsatzeko molde bat da, aldiz jarrerak bultzatzen gaitu jokamolde bat hartzera. Horiek hola norbaiten jarrera aztertzeko, haren iritziak baliatzen dira. Pertsona bakoitzaren jarrera definitu da iritzi andana bati erreferentzia eginez. Erantzun baikorrak eta ezkorrak zenbatuz, pertsona horiek bost multzotan sailkatuak izan dira, erreferentzia eginez euskararen erabilera eta ikaskuntza sustatzeari buruz erakutsi duten gogoari : - oso edo aski aldekoak ; ez alde ez aurka ; aski edo oso aurkakoak Lehen bi erantzunak eta azken biak bilduko ditugu, erakusteko Iparraldeko herritarrek agertzen duten gogoa, euskararen aintzinamenduari buruz.
Hiru faktore horiek direla-ta (eskualdea, jatorria, hizkuntza gaitasuna), jarreren emaitzak ulergarriak dira : BABn euskararen aldeko ehunekoa ahul da (%32) eta Iparralde barnealdean aldeko jarrerak askoz gorago dira (%52). Baina kopuru osoak hartuz, BABn 31.700 hiritar badira euskararen alde, 46.500 lapurtarrekin konparagarri baitira, 16.800 baxenafar eta zuberotarrak baino askoz gehiago. Argi ikusi behar dugu non dauden euskararen aldeko indarrak. Adinaren arabera, 50-65 urtekoetan dira euskararen aldekoak gorenean (%52) eta aurkakoak apalenean (%11). Alderantziz gazteenetan euskararen aldekoen proportzioa apalenean da (%35) eta aurkakoena gorenean (%25) Itxuraz euskararen ikaskuntza eta erabilera sustatzeko gogoa ez doa indartuz. Froga hor da euskararen aldeko motibazioa ez bada sustatzen, hizkuntza politikak ez duela luzaz ondorio eraginkorrik emanen.
Euskal soziolinguistikaErramun Baxok soziolinguistaren kronikak irakur itzazue http://www.soziolinguistika.eke.org blogan. Azken kronikak:
Webgune interesgarri batzu
|