|
« Retourner à la page des nouvelles Pastoral berriztatua AhüzkinPastoralean oinarritu "Oiherkoren trajeria" ikusgarria Ahüzki gainean ikusten ahalko da datorren uztailaren 8an, 21:30etatik goiti. Ttittika Rekaltek idatzi obra kanpoan eskainiko da, apainketarik gabeko eszenatoki batean, berrogei jokolarik eta musikarik emanik.
Pastoralaren eta ikusgarri garaikidearen artean "Oiherkoren trajeria" pastoral "aske" bat da. Alabaina, Ttittika Rekalt-ek testua pastorala bezala idatzi du (bertsotan, euskaraz...) baina askatasun gehiagorekin. Ixtorioa aldiz, betikoa da. Onak eta txarrak badira. Alde batetik, Alhaizarrak laborariak dira eta bestetik Barrankek gerla eta dirua baizik ez dute gogoan. Eszenaratze kolektiboa Testua idazle bakar batek egina baldin badu ere, ikusgarriaren eszenaratzea kolektiboa izan da. Usaian ez bezala, frango inprobisatua izan da. Berrogei bat pertsona ari dira lan hortan, horien artean 26 xiberutar, 8 baxe-nafartar eta 8 musikari. Apainketa gutti bada, argi-indarrik eta soinurik ez. Tokia, Lurdako ziloa, soinuaren kalitate paregabeentzat hautatua izan da. Argi erraldoi batzuek eta Suak konpainiaren material piroteknikoak eszenatokia argituko dute. Haatik ikusleek esku-argi bat ekarri beharko dute liburuxka elebidunaren irakurtzeko eta ikusgarriaren ondotik aparkalekuetara itzultzeko.
Xehetasunak |
Abonnez-vous à l'agenda culturelRecevez chaque semaine sur votre email notre sélection de l'agenda culturel basque.Abonnez-vous ! LECTURE - POÉSIEXabier Lete 2 Décembre 2008 ANIMATION - CONTESXan Errotabehere 3 Décembre 2008 RENCONTRES - PATRIMOINEJournée de l'Arberoue 3 Décembre 2008 MARCHÉ - LITTÉRATURESPECTACLE - DANSELur sagar 5 Décembre 2008 CONFÉRENCE - THÉÂTRELe paradoxe de la marionnette 6 Décembre 2008 PRESENTATION - HISTOIREHistoria kondatzen duten 40 tokiak / les 40 lieux qui font l'Histoire 6 Décembre 2008 FESTIVITÉS - PAYS BASQUEEXPOSITION - ARTS PLASTIQUESEXPOSITION - ARTS PLASTIQUESEXPOSITION - ARTS PLASTIQUES
|