|
« Retourner à la page des nouvelles Harri borobilen interpretazio zentro berri bat LarzabalenLarzabaleko Harri Iguzkitan deitu harri borobilen interpretazio zentroa zabalik da. 1950. hamarkadako harri borobilak biltzen dituen tokiaren helburua, publikoa arte herrikoi horrekin harremanetan ezartzea da.
Lauburu ez da alferrik ari izan. Ez eta Belokeko Abbadiakoak ere. Harri Iguzkitan deitu harri borobilen interpretazio zentroa ateak berriki ideki ditu Larzabalen. Harri borobilak XVII. mendetik lantzen dira harri-zizelkariei esker eta erakusketak Belokeko Abbadiako aita Marcel Etchehandyk 50. hamarkadan bildutakoak erakusten ditu. Lauburuk ez zuen museorik egin nahi. Interpretazio zentro honen xedea publikoa arte herrikoi horrekin harremanetan jartzea da, beren zentzuaren ulertzeko gakoen ematea, sorkuntza jarraitzeko asmoz. Kanpoko erakusketa hau ez da lehengo hilerri baten berrosaketa. Ipar Euskal Herriko heriotzaren artearen aniztasuna eta aberastasuna erakusten duten monumentuak beren jatorri geografikoaren arabera sailkatuak izan dira (Aturri-Beherea, Amikuze, Garazi, Zuberoa...). Osagarri bezala, barneko erakusketa batek harri borobilak kontestu etnografikoaren arabera sailkatzen ditu bai eta beren dimentsio sozial eta izpiritualean ere. Nahitara, azalpen gutxi eta bideo batzu agertzen dira (lau hizkuntzatan). Horrela, bisitariek 12 gai desberdin hauta ditzakete erakutsitako tematiken sakontzeko. Bisita urririk da eta bertara joateko, plazako saltzaile eta ostalariei galdetu behar zaie. Nortasun agiri baten truke, bisitariak karta magnetiko bat eskuratzen du Zentrora sartu ahal izateko. Egitasmoaren hasieratik, tokiko biztanleen parte hartzea garrantzitsua izan da trukaketen errazteko eta kultura ekoizpen baten kontsumo arrunta mugatzeko. Xehetasunak : |
Abonnez-vous à l'agenda culturelRecevez chaque semaine sur votre email notre sélection de l'agenda culturel basque.Abonnez-vous ! FESTIVAL - PATRIMOINEFESTIVAL - DANSECONCERT - KANTALDIOtxalde - Peio ta Pantxoa 20 Juillet 2008 CONCERT - MUSIQUEKoloreak - Tapia eta Leturia 20 Juillet 2008 CONCERT - CHANT CHORALKantuz Ari 20 Juillet 2008 CONFÉRENCE - PATRIMOINEQuel avenir pour la maison basque ? 24 Juillet 2008 CONFÉRENCE - ARCHITECTURELa symbolique des portails romans en Pays Basque et alentours 25 Juillet 2008 CONCERT - KANTALDIIzarrak 25 Juillet 2008 EXPOSITION - ARTS PLASTIQUESHybride : Art contemporain en milieu rural EXPOSITION - ARTS PLASTIQUESEXPOSITION - PHOTOGRAHIEEXPOSITION - EXPO BATEKMILA
|