|
« Retourner à la page des nouvelles Euskara, belaunaldien arteko lokarriEuskal kultur erakundeak blog berezi bat apailatu du. Haien herria hobeki ezagutu nahian adineko pertsonengana joan diren Donibane Lohizuneko haur batzuren lana laburbiltzen du. Euskarazko lekukotasun baliosak entzungai daude bertan.
Abenduaren 3a, Euskararen Nazioarteko Eguna Eusko Ikaskuntzak 1949an sortu zuen Euskararen Nazioarteko Eguna urte guziz ospatzen da. Internet-i esker batez ere, munduko euskal komunitate guziak besta honen parte-hartzaileak bilakatu dira. Euskal kultur erakundeak ere molde berezi baten bidez juntatzen da ospakizun honi bere "Xaharren urratsetik" programaren bloga sarean emanez: http://xaharren.urratsetik.eke.org. Haurrek bildu lekukotasunak 2004an hasi "Xaharren urratsetik"-en helburua, trukaketa goxo baten bidez zahar-etxeetako pertsonen ongizatea bilatzea eta pertsona horiei esker memorio kolektiboa aberastea da. Ekimen honek Caisse d'Epargne banketxearen laguntza eskuratu du. Iparraldeko herri ezberdinetako eskolek parte hartu dute programan. 2007ko urte hastapenean Donibane Lohizuneko Urdazuriko eskola publikoko haur elebidunak eta ikastolako haurrak ari izan dira kazetari lanetan aitatxi eta amatxi batzuengana joanez. Gai zehatz batzu jorratu dituzte: 39-45eko gerla, Donibane-Lohizuneko garapena, itsasoari eta arrantzari lotu mundua, desagertu diren ofizioak, euskara... Euskara egon da beti belaunaldi horien arteko komunikazio hizkuntza. "Xaharren urratsetik" blogak elkarretaratze horiek laburbiltzen ditu argazki eta testu zonbaitzuren bitartez. Adineko pertsonen lekukotasunak entzungai daude ere bai, gaika sailkatuak, podcast modura. Xehetasunak |
Abonnez-vous à l'agenda culturelRecevez chaque semaine sur votre email notre sélection de l'agenda culturel basque.Abonnez-vous ! ECHANGE CULTUREL - SEMAINE CULTURELLE7ème Semaine culturelle d'Hasparren CONFÉRENCE - PATRIMOINEPierre Duhour, correspondant de presse 11 Octobre 2008 MUSIQUE - VIDÉOAnosoñosi 11 Octobre 2008 MUSIQUE - CHANT CHORALBizi Kantuz 11 Octobre 2008 JOUTE DE BERTSU - BERTSULARISMERepas de bertsularis 11 Octobre 2008 CONCERT - EXPO BATEKMILAKantuka - Bestalariak 11 Octobre 2008 RENCONTRES - LITTÉRATUREItziar Gomez-Sarasola 11 Octobre 2008 CONFÉRENCE - PATRIMOINEEtienne Rousseau-Plotto 11 Octobre 2008 EXPOSITION - PHOTOGRAHIEEXPOSITION - PATRIMOINEEXPOSITION - ARTS PLASTIQUESEXPOSITION - MULTIMÉDIABatekmila - Les mondes basques EXPOSITION - ARTISANATGiraud - Escaffre - Abdallah - Liebard EXPOSITION - ARTS PLASTIQUES
|