« Retourner à la page des nouvelles

Hitzaditza 2008: emaitzak sarean dira!

2008-06-02

Hirugarren aldikotz antolatua zen "Hitzaditza" euskarazko diktaketak 80 pertsona inguru bildu ditu Baionan. Diktaketen testuak Amaia Hennebutte, Koldo Amestoy eta Piarres Larzabal idazleenak izan dira. Emaitzak, testuak eta argazkiak sarean dira!

Hitzaditza 2008: emaitzak sarean dira!

Diktaketa maiatzaren 31n iragan da, larunbatez, 9:30etan, Baionako AEK-ko Kalostrape kulturgune berrian.

Aurten bi maila izan dira helduentzat. Bata euskaldunei zuzendua eta bestea euskararen ikasten edo hobetzen ari direnei. Maila horietan ari ziren jendeek Koldo Amestoy-ek kari horretara bereziki idatzia zuen testu batekin gozatu ahal izan dira eta besteak aldiz, ikasleen sailean ari zirenek, Piarres Larzabal-en testu batekin ari izan ziren.

Diktaketa bat proposatu zaie 13-16 urteko gazteei, Amaia Hennebutte-k idatzia, hain zuzen.

Zuzenketa garaian, batzuek « Burp 1 » bideoa ikusi ahal izan dute eta besteek Koldo Amestoy-en emanaldi batekin atseden hartu, ipuin kondaketa hau Koldoren « Harriola Marriola » ikusgarriaren zati bat zelarik.

Ikas zentro pedagogikoari esker Eusko Jaurlaritzak eskainiak zituen 300 bat liburu parte hartzaileen artean banatuak izan dira, ondoko urteko irakurgaiak kausitu ahal izan dituzte beraz.

Eguerdi eta erdi irian sariak banatu dira, tokian berean.

Parte-hartzaileen arabera aurtengo diktaketak aitzineko urteetakoak baino errexagoak ziren. Eta hori nabari da emaitzak behatuz! Zaila izan baita irabazleen bereiztea!

2008ko edizio honen testuak, sailkapena eta argazkiak zintzilikatuak izan dira.

Xehetasunak

Abonnez-vous à l'agenda culturel

Recevez chaque semaine sur votre email notre sélection de l'agenda culturel basque.
Abonnez-vous !

LECTURE - POÉSIE

Xabier Lete 2 Décembre 2008

ANIMATION - CONTES

Xan Errotabehere 3 Décembre 2008

RENCONTRES - PATRIMOINE

Journée de l'Arberoue 3 Décembre 2008

MARCHÉ - LITTÉRATURE

43ème Foire de Durango

SPECTACLE - DANSE

Lur sagar 5 Décembre 2008

CONFÉRENCE - THÉÂTRE

Le paradoxe de la marionnette 6 Décembre 2008

PRESENTATION - HISTOIRE

Historia kondatzen duten 40 tokiak / les 40 lieux qui font l'Histoire 6 Décembre 2008

FESTIVITÉS - PAYS BASQUE

Fête de la Navarre

EXPOSITION - ARTS PLASTIQUES

L'Art du Collage

EXPOSITION - ARTS PLASTIQUES

Gonzalo Etxebarria

EXPOSITION - ARTS PLASTIQUES

Soinuak Soin

Pays basque numerique