Jean-Baptiste MEHATZRésuméJean Baptiste Méhatz a 79 ans. Né à Succos, il n’a pas beaucoup été à l’école car il devait aider ses parents sur la ferme. Après avoir fait l’armée, il a été domestique dans quelques exploitations d’Amikuze avant de se marier, à 51 ans, avec Léonie et venir sur l’exploitation de sa femme à Beguios. Ils n’ont pas eu d’enfant. C’est un neveu qui a repris la ferme. Jean Baptiste et Léonie sont tous les deux à la maison de retraite depuis deux ans.
Aitamak etxetiarrak zituen. Behiak eta zerriak bazituzten eta artoa ere egiten zuten. Lan guziak eskuz eta kabalekin egin behar ziren, ez baitzen trakturrik urte horietan. Haurra zelarik pilotan jostatzen zen. Eguberriz xokolate plaka bat eta laranja batzu ukaiten zituen. Soldado joan zen, haatik ez du gerlarik egin. Soldadoka egin ondoren, beti laborantxan ari izan da… mutil egon da Amikuzeko beste etxalde batzuetan : Arrutan bi lekutan, Ilarren, Behauzen. Leonie-rekin ezkondu zen eta Behauzera jin ziren bizitzera. Etxetiarrak ziren : irabazien erdia jabeari eman behar zioten. Trakturra bazuten eta beren azken autoa Renault 5 bat izan zen. Léonie eta Jean Baptiste-k ez dute haurrik ukan. Philippe, Jean Baptiste-n anaiaren semeak hartu zuen hauen etxaldearen segida duela bi urte eta erdi. Philippe-rekin euskaraz mintzatzen dira. Léonie eta Jean Baptiste behin baino gehiagotan izan dira Lurdesera, autoz eta autobusez. Orai, biak xahar etxean bizi dira. Liburuak, arraintza eta telebista ez zaizkio sobera gustatzen. Begi klixkaJean Baptiste-kin mintzatu ondoren, zer atxikitzen duzue gogoan ? Jean Baptiste eta Léonie biziki lotuak dira. Ez dute haurrik ukan eta Philippe hartu dute semetzat. Behauzen elgarrekin bizi ziren eta orain xahar etxean ere elgarrekin dira. Léonie eri da eta Jean Baptiste jin da xahar etxera bere emaztea ez baitzuen bakarrik utzi nahi. |
Zaharren urratsetik : l'exposition des enfantsTémoignages collectés
|