Louise EGURBIDE

Résumé

Louise EGURBIDE est née à Behasque mais la famille a déménagé assez vite à Aiciritz. Ses parents étaient agriculteurs. Ils faisaient du maraîchage et élevaient quelques animaux qu’ils vendaient sur le marché de Saint Palais. Dès l’âge de 12 ans, Louise a quitté l’école pour aller travailler comme femme à tout faire dans les villages voisins. Elle se souvient d’avoir beaucoup travaillé surtout lors de travaux agricoles. Elle s’est mariée à l’âge de 26 ans avec un agriculteur d’Aiciritz – Ils ont eu 4 enfants. Cela ne fait que quelques mois que Louise vit à la maison de retraite où elle tricote beaucoup.

Louise EGURBIDE sortzez Behaskandarra da. 82 urte ditu. Ttipi ttipia zelarik, burasoek Aiziritzen hartu zuten etxalde bat. Baratzekariak eta esnea egiten zuten, merkatuan eta etxez etxe saltzen. Aiziritzen ibili da eskolan.

12 urtetan sehi joan zen eta lanean ari izan da, behin Lukuzen haur zain gero Zohaztin, ondotik Lapizketan etxaldeko lanetan, bereziki kanpoan. Lan gogorrak egiten zituen : belarka, arto sartzen saskika bizkarrean, kanpoko eta barneko lanak… beti-beti lanean. Sehi egon ondoan, ama hil zelarik, etxerat itzuli zen 24 urtetan – 26 urtetan eskondu zen eta lau haur ukan dituzte. Senarra ere laboraria zuen, etxetiarra, Aiziritzen. Artoa eta ogia egiten zuten, urdeak eta behiak hazten. Pualleria kotsia ere bazuten. Arroltzeak eta sasoinean ahate gibelak saltzen zituzten Donapaleuko merkatuan. 1963an, Lur Berri kooperatifak erosi zuen beren etxaldea. Senarra hor sartu zen langile. Luisa aldiz, Donapaleuko eskola batean ari izan zen lanean 7 urtez sukaldari gisa. Ondotik ari izan zen ere Arberatzeko Jauregian.

Ez du aspaldi xahar etxean dela. Ontsa sentitzen da, besteekin harreman onak ditu. Trikotatzen ere aritzen da. Batzuetan, bere haurrek bere etxera eramaiten dute et gogotik badoa hara.

Xahar berri 

Louise orroitzen da ttipian, eskolan punizione gisa gela ilun batean « au cachot » egoiten zirela… 12 urtetan eskolatik gelditu zen eta gero sosaren irabazteko etxetik kanpo lanean ari izan zen.

 

Zaharren urratsetik : l'exposition des enfants

Témoignages collectés

 

Pays basque numerique