Marie OXARANGO

Résumé

Marie PETRISSANS – OXARANGO est née, à Saint Esteben, en 1907 ; elle a 97 ans. Marie n’a presque pas été à l’école car son père était à la guerre de 14-18. Elle avait dû s’occuper de sa sœur qui venait de naître. Plus tard, elle a aussi gardé l’enfant du cantonnier du village. A 16 ans elle est allée travailler pour une famille de Dax. Quatre ans plus tard, elle a quitté Dax pour revenir dans son village natal et apprendre à coudre avec une cousine habitant à Hélette. Plus tard, elle a travaillé à Biarritz comme femme à tout faire. Elle s’est mariée avec Jean de Saint Esteben et le couple est venu travailler au château de Luxe. Lorsque son mari est décédé, il y a 35 ans, Marie est venue habiter à Saint Palais. Cela fait maintenant deux ans qu’elle est à la maison de retraite.

Marie OXARANGO 1907ko agorrilaren 11an sortua da, Donoztirin. 97 urte ditu. Marie ez da kasik batere eskolan ibili, zeren eta aita 14ko gerlan baitzuen eta bere ahizpa sortu baitzen. Etxean egon behar zuen honen atxikitzeko. Ttipia zelarik, bazituen behiak, xerriak eta urtxoak. Beranxago, herriko kantonierraren haurra zaindu zuen. Eguberriz, ez zuen oparirik ukaiten.

Haur denboran ez zuen ere kirolarik egiten. 16 urtetan Akizera joan zen. Ez zakien frantsesik. Hiru hilabeteko ñiñi batetaz okupatu zen. Haurra handitzearekin neskato hasi zen familia berean eta han egon lau urtez. Han ikasi zuen frantsesa. 125 libera pagatzen zuten. Eneaturik, josten ikasi behar zuela, itzuli zen Dohoztirira. Heletako kusi dendari baten etxean ikasi zuen josten. Dohoztiritik oinez heldu zen Heletara eta hor astea pasatzen zuen. Hortik landa Biarritzen atxeman zuen lana, ama seme judio batzuen etxean. 300 liberaz goiti ukaiten zituen hilabetero. Dohoztiar Jean-ekin ezkondu zen eta sei haur ukan zituzten. Senar-emazteak Lukuzeko gazteluan hasi ziren lanean : Marie sukaldari eta bere senarra auto gidari. Marie-k ez du permisik pasatu. Bizikletaz ibiltzen zen. Jean, bere senarra, hil zelarik duela 35 urte, Marie Donapaleura jin zen bizitzera. Lurdesen izan da bainan sekulan ez bakantzetan.

Orain dela bi urte, xahar etxean sartu zen, 95 urtetan. Hemen gustatzen da : telebista begiratzen du (berriak, filma batzu), guti leitzen du, haatik maite du besteekin mintzatzea.

Begi klixka

Nahiz 97 urte ukan, Marie-k gazte egiten du, ontsa da. Sei haur ukan ditu eta orain 13 arra-haur baditu. Bere haurrak ttipiak zirelarik, euskaraz mintzatzen zitzaien, haundituta frantsesez bakarrik.

 

Zaharren urratsetik : l'exposition des enfants

Témoignages collectés

 

Pays basque numerique