Maite ARLA-PREBENDE

Résumé

Née à Domezain le 25 janvier 1930, elle a aujourd’hui 74 ans. Ses parents étaient agriculteurs à Domezain où elle a été scolarisée à partir de 7 ans. Elle aimait beaucoup aller à l’école mais ses parents la retenaient pour les travaux de la ferme. A 18 ans, elle a été embauchée par l’entreprise de transport Ondarts de Saint Palais comme femme à tout faire. Elle se souvient surtout du linge lavé à la rivière. Deux ans et demi plus tard, elle s’est marié avec un agriculteur de Domezain. Ils ont travaillé tous les deux sur la ferme, ont eu trois enfants.

Maite ARLA – PREBENDE Domintxindarra da sortzez. 74 urte ditu. Domintxinen ibili da eskolan, 7 urtetan hasirik 11 urte arte. Maite zuen eskolara joaitea, etxean zenean lan egin behar baitzuen. Bainan gurasoek ez zuten uzten eskolara joaiten, etxaldean laguntzea nahi baitzuten. Behiak eta urdeak zituzten. Hiru haurride ziren, Maite gehiena da.

Eskolan ikasi ditu kalkuluak, irakurtzen eta idazten. Eskolara joaiteko oren bat ezartzen zuen oinez, bi oren joan-jina : hortako bere zakua arina zen, bakarrik kaier bat hartzen zuen etxeko lanen egiteko. Egunero tauler laukiduna ezartzen zuen. Ez zen etxetik ateratzen salbu igandetan, kartetan artzeko, hiru orenetarik zazpiak arte. Eskola utzi ondoren, segidan bere aitamekin plantatu zen laborantxan. 18 urtetan, hasi zen lanean, sehi bezala Donapaleuko Ondarts autobus gidarien etxean. Denetarik egiten zuen. Ezkondu zen eta hiru haur ukan zituzten.

Bere haurrekin ez zen sekulan euskaraz mintzatzen. Hiru haurretarik bi biarnesekin ezkonduak dira. Haurrek ez dute etxaldearen segidarik hartu. Maite eta bere senarra laborari izan dira beren bizi guzian. Senarrak espainiako gerla zibilean parte hartu zuen. Maite orain alarguna da. Xahar etxean dago eta mintzatu dugun egunean, bi adixkide etorriak zitzaizkion ikustera. Xahar berri Maite-k erran dauku ez zuela gauza haundirik egiten ahal, besoan min baitu.

Zure orroitzapen bat ?

Arto xuritzen ibiltzen ginen auzoko etxaldetan, omore ona zen, irri egiten ginuen… 

 

Zaharren urratsetik : l'exposition des enfants

Témoignages collectés

 

Pays basque numerique