Kattalin CASET

Résumé

Kattalin CASET est née à Pagolle, il y a 92 ans. Elle a été à l’école de Pagolle jusqu’à 13 ans puis a suivi les cours de l’école ménagère de Behasque où elle a apprit à coudre et à broder. Elle a beaucoup aidé ses parents sur la petite ferme familiale. Elle s’est mariée avec un agriculteur de son village. Ils ont eu 13 enfants dont un est décédé de la coqueluche. Ses beaux-parents l’ont beaucoup aidée, ce qui lui a permis d’aider son mari pour les travaux des champs. Cela fait un an et demi qu’elle est à la maison de retraite. Elle est contente, s’occupe beaucoup. Elle tricote, lit, joue aux cartes et ne s’ennuie pas.

Kattalin CASET Pagolan sortua da eta 92 urte ditu. Hamabi haurridetarik, Kattalin bederatzigarrena da. 13 urteak arte eskolan ibili da. Eskola ondoan bizi zen eta eguerditan etxean jaten zuen. Egun guziz katixima bazuen. Bere aitamak laguntzen zituen etxaldeko lanetan. Hala ere plazan bizi baitzen, maite zuen pilotan aritzea auzo lagunekin. Apeza ere hauekin ari zen.

Zertifikata pasatu ondoan « école ménagère » eskolan ibili zen Behaskanen, bi urtez. Han ikasi zuen josten eta brodatzen. Orroit da ttipian ere eguberriz ukan panpineri jauntziak josten zazkotela… Ezkondu zen Pagolar laborari batekin eta bizi guzian laborantxan ari izan da. Etxalde ttipi bat zuten : ardi eta behiekin, mendia baliatuz. Hamahiru haur ukan ditu, bat hilik « coqueluche » eritasunarekin.

Senarraren aitamekin bizi izan dira 30 urtez, elgar lagunduz. Kattalinek bere senarra anitz lagundu du kanpoko lanetan, bereziki behiekin egin lur lanentzat. Xahar etxean sartu da duela urte bat eta erdi eta biziki untsa pasatzen ditu egunak : jeikitzen da, ohea egiten du, otoitzean ari da, trikotatzen, kroxetatzen eta irakurtzen. Bazkaldu ondoan, lo aldia egiten du eta gero trikotatzen aritzen da. Maite du ere kartaka aritzea, musean eta belotean.

Ohar bereziak

Kattalinek kondatu du eskolan debekatua zitzaiola euskaraz mintzatzea ; euskaraz ari zelarik, zigor bat ukaiten zuen. Baditu 21 haur ttipi eta 23 arra haur, denak euskaraz ari dira. 93 urte ditu, biziki forman da eta uros. Jazko beroa ere aise soportatu du.

 

Zaharren urratsetik : l'exposition des enfants

Témoignages collectés

 

Pays basque numerique