Euskal kulturaBeren hizkuntza oinarritzat hartuz eta eragin ezberdinak berenganatuz, Euskaldunek kultura berezi bat sortu dute. Kultura horren eramaileak gehienetan herritarrak berak dira, zuzenki aktore bilakatzen baitira. Dauzkan ezaugarri nagusiek (pilota, dantza...) eta sortzaile talendutsuek itxura partikularra eta modernoa eskaintzen diote mundu zabalari. Euskal kultura bihotzeanInguruko kulturen ekarpenez jabetuz, Euskaldunek beren kultura unibertsoa euskararen inguruan sortu dute. Hala izan da iraganean.
"Belagileen trajeria" pastorala (2009) Hala da gaur egun, are gehiago hiritartzeak, baserri-hiritartzeak eta trukaketen globalizazioak eragin kulturen arteko "adarkatzeen" garapenarekin. Hitz horien gibelean kultura bizipen bat ezkutatzen da, arte-errealitate bat kontsumitu baino biziarazten duten emaztek eta gizonek partekaturik: oroz gainetik, euskal kultura parte hartzaile eta herrikoia da. Kultur animazioa ez da ekitaldi folklorikoei mugatzen. Euskal kultura: aurrera doan oroimena
Eguneroko praktika horiek kanpoko ekarpenei irekia den kultur adierazpen bat moldatzen dute. Euskal kantuaren eta musikaren alorra da, behar bada, tokiko ondare fondoan globalizazioaren ekarpenak integratzeko gaitasun horren ilustraziorik onena: gaur egun, euskal koblarien bertsoak entzuten ahal dira doinu zaharretan eta a capella emanik, ber-denboran euskarazko sorkuntzak, latino, funk edo jazz musikek eragin doinutan kantatzen direlarik.
Oro har, euskal kultura aurrera doan oroimen baten antzekoa da. Bertsolaritzak du hobekien erakusten nola euskal ondarearen kultur adierazpenik tipikoena Azpimarratzekoa da ere herrikoia izateaz gain, euskal kultura beren arteaz bizi diren artisten kultura bat dela, eta artista profesional horiek beren indar guziak eskaintzen dizkiotela sorkuntza garaikideari. Elkarrizketak eta erreportaiak
Euskal kultura: zonbait web-esteka baliagarriIparraldeko euskal artista bat bilatu![]() Iparraldeko artista, elkarte, talde edo festibala jakin bat bilatzen baduzu ondoko bilatzailea balia ezazu. Kultura agenda zure e-postaraZure helbide elektronikoan atari honetako albisteak eta datozen gertakariak astero eskuratuko dituzu. Zure gustokoa ez bada edozein unetan harpidetza eten dezakezu, nehori azalpenik eman gabe. HITZALDIAK - ARTEAHITZALDIAK - HISTORIANafarroako Erresumaren sortzea 2012ko otsailaren 9a IKUSKIZUNAK - ZINEMABertsolari 2012ko otsailaren 10a FESTIBALAK - IHAUTERIAKIKUSKIZUNAK - ZINEMAA la découverte de la montagne basque 2012ko otsailaren 10a ERAKUSKETAK - ONDAREAERAKUSKETAK - ARGAZKILARITZAERAKUSKETAK - MARGOLARITZAOndoko gertakari guziak |
|||||