Euskara   Français  

Piarres Larzabal idazlea (1915-1988)

Bordaxuri

Hara zer dioen Bordaxuriz auzoko neskato gazte batek

Klotilda - Bordaxuri

Klotilda – (Bortizki). Zer duzu zuk, hola, ene mesprexatzeko ? Ez, ez baituzu lehen aldia gisa hortan mintzo zirela nitaz. Ez naizela etxeko alaba eta uste duzuia ez nitakeela onesta izan ? Zer zirezte zihaurek ? Ezagutzen zaituztet, ezagutzen… zuek, jende O-HO-RA-GA-RRIAk ! Kanpo itxura eta grimasak eder dituzue… Bainan barnez zer balio duzue ? Maiz, gu bezenbat ere ez !Badakit ari izana zirela kondan, ni neska tzar bat naizela…Bainan nola tzartua eta galdua naiz ? Galdua balinbanaiz ?… Galda zakozue familia ohoragarrietako seme batzueri, zer proposamenduak egiten dauztaten…

Bordaxuri – Bego zure lohia zure baitan !

Klotilda – (Gero eta bortitzago). Ba, zuek, kanpoz, badituzue holako molde eder legun batzu, bainan zuen tapagia dixtirant izanagatik, zuen barneko usteldura gurea bezenbat bada.

Zu, ba, Bordaxuri eta zure iduriak ezagutzen zaituztet.

Zuen abusagailu ibili nauzue, mila ele zuriz ase nauzue, gordeka eta buruz-buru konplimenduz hantu nauzue, eta orai jin baitzaut, zuetarik batekin ene ametsaren obratzeko padara, orai, ukatzen eta mesprexatzen nauzue…

Buruz-buru aipatuen, orai denen aitzinean agertzeko ahalge zirezte. Zuhaurek galdu nauzu, galdua balinbanaiz ! Beha nezazu naizen bezala : zuen obra naiz…

Ni mesprexatuz, zure burua eta zure obra dituzu mesprexatzen !