Euskara   Français  

Piarres Larzabal idazlea (1915-1988)

2008/09/24

Piarres Larzabal gogoan Azkainen

Piarres Larzabalen heriotzearen hogeigarren urteburu kari, Azkaingo herriak, Euskal kultur erakundeak eta Euskaltzaleen Biltzarrak ekitaldi berezi bat antolatzen dute 2008ko azaroaren 22an, larunbatez, 16:30etan, Azkaingo "Bil Toki" gelan (Herriko Etxearen gibelean).

Argazkia : Azkaineko Turismo Bulegoa

 

Egitaraua :

- 16:30 : Piarres Larzabalen antzerki zatiak eta lekukotasunak, Eugenio Arozena Oiartzuarrak aurkezturik ordenagailu bidez


- 17:00 : Mintzaldia : Piarres Larzabalen antzerkigintza - 1950-1982 - Antzerki identitarioaren paradigmak. Hizlaria : Ixabel Etxeberria, irakaslea. Andere honek azaroaren 13an pasa du bere Doktoregoa Bordelen eta lehen aldia izanen da laburpen bat eginen duela publikoki. Mintzaldi denboran, zatien irakurleak : Maite Deliart, Graxi Solorzano, Pantxoa Etchegoin eta Daniel Landart.


- 18:30 : Ahamen eta hurrupa bat Azkaingo Herriak eskainirik.


- 20:00 : Kantaldia elizan. Lau xiberotar a cappella ariko dira : Jean Bordaxar, Robert larrandaburu, Jean Pierre Luro eta Jean-Noël Pinque. (Sartzea urririk).


 

Nork: fred.2008/09/24
Gaiak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatz ondoko eremuan gainean agertzen zaizkizun hizkiak.