Bertsularitza

Euskal kulturaren berezitasun bat nabarmentzekotan, bertsularitza nabarmendu behar da.

Maialen Lujanbio, 2009ko bertsolari txapelketa nagusiko txapelduna (Argazkia: Maite Deliart-EKE)

Bertsulariak bat-batean bertsuak asmatu behar ditu, doinuari segituz, errimak errespetatuz eta proposatu zaion gaia landuz.

Beste herrialde batzuetan desagertzear dagoen ohitura zahar honek Euskal Herrian harrigarriko garapena hartu du ostatuetan, sagardotegietan eta lagunartean. Bertsolarien omena parerik gabekoa da Euskal Herrian. 

Amets Arzallus eta Odei Barroso bertsulariak

Bertsulari batzuen izenak denen gogoetan gelditzen dira. XX. mendean txapelketak sortu ziren, bai eta bertsu-eskolak ere. Bertsulari ospetsuen ibilbideari jarraikiz, gazteek goi-mailara heldu eta sekulako arrakasta bildu dute.

Bertsularitzari buruzko atal berezi bat landu dugu. www.bertsulari.com helbidean kontsulta dezakezuna.

Horretaz gain Iparraldean gertatzen diren saioen inguruko agenda atxeman dezakezu ere atariko agendara joanez.

Iparraldeko bertsolaritza munduko eragileak

Iparraldeko bertsolaritza munduko eragileak.

www.bertsulari.com

Bertsolaritzaren inguruko azalpen orokorrak biltzen ditu webgune honek, Daniel Landart eta Dominique Burucoak idatzi dibulgazio liburuan oinarriturik. Historia, teknikak eta txapelketak aipatzen ditu besteak beste.