Erakusketak

« Euskal ihauteriak »

Beñat Zintzogarmendia ikerlari-sortzailearen erakusketa. Argazki erakusketa pedagogiko hori zazpi probintzietako ihauterien bilduma bat da. 35 argazki panel handi eta 22 panel pedagogiko txiki dauzka.

Bi gai : 20-24 ihauteri "klasikoen" aurkezpena. Bederatzi panel handik ihauteri gehienetan agertzen diren pertsonaia nagusiak aipatzen dituzte : « hartza », « bizar dantza », « Basajaunak »...
Mintzaldi-diaporama bat antolatzeko aukera gaiaren inguruan.

Harremana : Beñat Zintzogarmendia  – Euskal Dantzarien Biltzarra  - Tfnoa : 00 33 5 59 93 33 65.

 

« Txilin »

Txilin : ihauteri ezberdinetan txilinak ibiltzen dituzten pertsonaien inguruko erakusketa
Harremana : Eihartzea kultura zentroa  - Tfnoa : 00 33 5 59 29 43 36

« Dantzaz ele »

Baxe-Nafarroko dantzen inguruko erakusketa.                                                                Egileak : Denise Olhagaray, Annie Etcheverry, Mixel Aurnague, Marcel Etchehandy, Antton Luku.
Gaiak : toberak eta kabalkadak, Besta Berri, Garaziko musikariak : errepertorio tradizionalaren transmisioa eta garapena.

Harremana: Euskal dantzarien biltzarra. Tfnoa : 00 33 5 59 93 33 65. (« Garaztarrak » elkarteak eta Euskal dantzarien biltzarrak egin erakusketa).


Iparraldeko dantza munduko eragileak

Iparraldeko euskal dantza munduko eragileen errepertorioa kategoriatan sailkatuak (taldeak, koregrafoak, programatzaileak, formatzaileak, baliabide zentroak...).