Lapurdi

Jauziak

Baxe-Nafarroako dantzak oroitarazten dituzten jauzi sail bat aurkitzen dugu, hala nola " Mutxikoak ", " Lapurtar motxak ", " Zazpi jauziak ". Urrats berak dira eta urrats-markatzaile batek erraten ditu.  Ezberdintasun nagusia da ez direla berdin ematen : Baxe-Nafarroan jauzi egiten da, Lapurdin aldiz, ez.

Ihauteriak

Lapurdiko ihauteriak 1975 urtetan berpiztu zen besteak beste Pierre Bettelu, Pierre Gil, Thierry Truffaut, Claude Iruretagoiena, Donibane-Lohizuneko Begiraleak eta Lapurtarrak elkarteei esker. Ihauteri ibilaldiak antolatu dira pertsona guziekin, Ezkonduak barne. Lan handia egina izan da San Pantzarren historiaz, "Kotilun gorri"-z eta "Ponpiera"-z.

Kaskarroten lapurtar jantzia (ator zuria, galtza zuriak, gerrikoa, kapelua eta espartin zuriak) berrikusia izan delako da eta jantzi bat egina izan delako orain dantzetan parte har dezaketen neskeentzat, kalitatezko taldeak sortu dira.

Dantza probintziaka

Probintzia bat hauta
informazio gehiago erdiesteko :

Argazkia : Patxi Laskarai