''Bataklon eta Karamelo sorgina ''

Ezin da gehiago joko honetan parte hartu.

''Bataklon eta Karamelo sorgina ''

Euskal kultur erakundeak eta Alberdania argitaletxeak, Sylvet Caro idazle hazpandarrak umeendako idatzi duen liburuaren irabazteko parada ematen dizute. Marko Armspach marrazkilari ezagunak egin du liburuaren ilustrazioa. Euskarazko moldaketa Kattalin Totorika itzultzailearena da. Alberdania etxeak plazaratzen du Euskal Herri osoan.

Galdera

Nongo mendian bizi da Bataklon?

Epeak eta zozketa eguna

  • Noiztik: 2008-11-01
  • Noiz arte : 2008-11-17
  • Zozketa: 2008-11-18

Erantzuna

Ursuiako mendian

Irabazleak

- Mirentxu Belly
- Florence Steunou
- Uhaitz Zunda
- Allende d'Uhalt
- Amaia Hennebutte
- Aizpea Lejardi

Sariak

"Bataklon eta karamelo sorgina" liburu bat (orotara 6 liburu dira irabazteko, Marko Armspach marrazkilariak pertsonalizatuak).

Arauak

Irabazleak erantzun zuzena emailez helarazi dutenen artean zozketatuak izanen dira (horretarako parte-hartzaileek harreman-datu zuzenak bidali behar dituzte - izena, deitura, email bat eta telefono zenbaki bat). Galdetuz gero Euskal kultur erakundeari, joko honen araudi zehatzak nahi duenari igorriak izaten ahal zaizkio, dohainik.

''Bataklon eta karamelo sorgina''

"Bataklon eta karamelo sorgina" albuma Iparraldean sortu eta Hegoaldean ekoiztuko den sail baten lehen alea da. Sei urtetik gorako haurrentzako izanen dira sail honetako ipuinak. Denak ere BataKlon ahari (marro) sinpatikoa izanen dutelarik pertsonaia nagusia. Album hauek Euskal Herriko elezahar eta kondairak berritu nahi dizkigute egungo hizkeran eta ikusmoldean, eta egungo arazoen berri emanez.

Alberdania argitaletxeak eramaten du egitasmoa. Lehen ale horrentzat Euskal kultur erakundeak Marko Armspach marrazkilariaren obra artistikoa lagundu du bereziki. Jatorrizko testua (frantsesezkoa) Sylvet Caro idazlearena da. Kattalin Totorika itzultzaileak euskaratu du.