Jokoaren arauak ''Bataklon eta Karamelo sorgina ''

1. Antolatzaileak : Urririk dagoen joko hau Euskal kultur erakundeak antolatua da Alberdania argitaletxearen partaidetzarekin (ikus ondoren jokoaren hasiera eta bukatze egunak).

2. Printzipioa : Internautek galderari erantzun behar diote www.eke.org atariko jokoaren web orrian dagokion web formularioa baliatuz. Erantzun onen arteko zozketan parte hartu ahal izateko eta deituak izateko maneran, harremen datu egokiak emen behar dituzte (izen-abizenak, telefono zenbakia eta e-posta).

3. Sariak: (ikus ondoren).

4. Parte hartzaileak : internauta guziek parte har dezakete. Erantzun bakarra onartuko da e-posta eta pertsona bakoitzarentzat.

5. Zozketa : zozketa bat eginen da Euskal kultur erakundean galderari ongi erantzunen dioten artean (ikus zozketaren eguna ondotik).

6. Irabazleen zerrenda : irabazleen zerrenda www.eke.org atariko jokoaren orrialdean agertuko da. Irabazleak e-postaz abisatuak izanen dira.

7. Sariak : irabazleek beren sariak Euskal kultur erakundearen egoitzan hartu beharko dituzte, Uztaritzen.


Epeak eta zozketa eguna

  • Noiztik: 2008-11-01
  • Noiz arte : 2008-11-17
  • Zozketa: 2008-11-18

Sariak

"Bataklon eta karamelo sorgina" liburu bat (orotara 6 liburu dira irabazteko, Marko Armspach marrazkilariak pertsonalizatuak).

''Bataklon eta karamelo sorgina''

"Bataklon eta karamelo sorgina" albuma Iparraldean sortu eta Hegoaldean ekoiztuko den sail baten lehen alea da. Sei urtetik gorako haurrentzako izanen dira sail honetako ipuinak. Denak ere BataKlon ahari (marro) sinpatikoa izanen dutelarik pertsonaia nagusia. Album hauek Euskal Herriko elezahar eta kondairak berritu nahi dizkigute egungo hizkeran eta ikusmoldean, eta egungo arazoen berri emanez.

Alberdania argitaletxeak eramaten du egitasmoa. Lehen ale horrentzat Euskal kultur erakundeak Marko Armspach marrazkilariaren obra artistikoa lagundu du bereziki. Jatorrizko testua (frantsesezkoa) Sylvet Caro idazlearena da. Kattalin Totorika itzultzaileak euskaratu du.