Bertsolari txapelketako finala

Ezin da gehiago joko honetan parte hartu.

Bertsolari txapelketako finala

Euskal kultur erakundeak eta Bertsolari Txapelketa nagusiko antolatzaileek Barakaldon 2009ko abenduaren 13an iraganen den finalako saioaren inguruan joko bat proposatzen dizue. Galdera xume bati erantzunez sarrera bat irabaz!

Galdera

Nor izanen da bertsolari gazteena Barakaldoko saioan ?

Epeak eta zozketa eguna

  • Noiztik: 2009-12-03
  • Noiz arte : 2009-12-09
  • Zozketa: 2009-12-10

Erantzuna

Amets Arzallus

Irabazleak

Jokin Iriondo
Maider Duguine
Agurtzane Iriondo
Txema Garcia
Edurne Isasi
Joana Urbistondo

Sariak

Barakaldoko saiorako sarrera bat (orotara 6 dira irabazteko).

Arauak

Irabazleak erantzun zuzena emailez helarazi dutenen artean zozketatuak izanen dira (horretarako parte-hartzaileek harreman-datu zuzenak bidali behar dituzte - izena, deitura, email bat eta telefono zenbaki bat). Galdetuz gero Euskal kultur erakundeari, joko honen araudi zehatzak nahi duenari igorriak izaten ahal zaizkio, dohainik.

Bertsolari txapelketa nagusia

Lau urte guziz antolatua den Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia 2009ko udazkenean zehar iraganen da. Herrialdetako Txapelketen ondotik izena eman duten 44 bertsolariak lehiatuko dira karia hortara. 14 saiotako txapelketa hau Barakaldoko BEC aretoan bururatuko da 2009ko abenduaren 13an. Orduan ezagutuko da Andoni Egañaren ondorengoa.