Bertsolari txapelketako final-laurdenakEuskal kultur erakundeak eta Bertsolari Txapelketa nagusiko antolatzaileek Uztaritzen urriaren 17an iraganen diren final-laurdenetako saioaren inguruan joko bat proposatzen dizue. Galdera xume bati erantzunez sarrera bat irabaz! GalderaNor izanen da gai-emaile Uztaritzeko saioan? Epeak eta zozketa eguna
ErantzunaJoana Itzaina IrabazleakAmaia Mujica SariakUztaritzeko saiorako sarrera bat (orotara 5 dira irabazteko). ArauakIrabazleak erantzun zuzena emailez helarazi dutenen artean zozketatuak izanen dira (horretarako parte-hartzaileek harreman-datu zuzenak bidali behar dituzte - izena, deitura, email bat eta telefono zenbaki bat). Galdetuz gero Euskal kultur erakundeari, joko honen araudi zehatzak nahi duenari igorriak izaten ahal zaizkio, dohainik. Bertsolari txapelketa nagusiaLau urte guziz antolatua den Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia 2009ko udazkenean zehar iraganen da. Herrialdetako Txapelketen ondotik izena eman duten 44 bertsolariak lehiatuko dira karia hortara. 14 saiotako txapelketa hau Barakaldoko BEC aretoan bururatuko da 2009ko abenduaren 13an. Orduan ezagutuko da Andoni Egañaren ondorengoa.
|