Jokoaren arauak Bertsolari txapelketako final-laurdenak

1. Antolatzaileak : Urririk dagoen joko hau Euskal kultur erakundeak antolatua du Bertsolari Txapelketa nagusiko antolatzaileen partaidetzarekin (ikus ondoren jokoaren hasiera eta bukatze egunak).

2. Printzipioa : Internautek galderari erantzun behar diote www.eke.org atariko jokoaren web orriari dagokion web formularioa baliatuz. Erantzun onen arteko zozketan parte hartu ahal izateko eta deituak izateko maneran, harreman datu egokiak eman behar dituzte (izen-abizenak, telefono zenbakia eta e-posta).

3. Sariak: (ikus ondoren).

4. Parte hartzaileak : internauta guziek parte har dezakete. Erantzun bakarra onartuko da e-posta eta pertsona bakoitzarentzat.

5. Zozketa : zozketa bat eginen da Euskal kultur erakundean, galderari ongi erantzunen dioten artean (ikus zozketaren eguna ondotik).

6. Irabazleen zerrenda : irabazleen zerrenda www.eke.org atariko jokoaren orrialdean agertuko da. Irabazleak e-postaz abisatuak izanen dira.

7. Sariak : irabazleek beren sariak Euskal kultur erakundearen egoitzan hartu beharko dituzte, Uztaritzen.


Epeak eta zozketa eguna

  • Noiztik: 2009-10-13
  • Noiz arte : 2009-10-15
  • Zozketa: 2009-10-16

Sariak

Uztaritzeko saiorako sarrera bat (orotara 5 dira irabazteko).

Bertsolari txapelketa nagusia

Lau urte guziz antolatua den Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia 2009ko udazkenean zehar iraganen da. Herrialdetako Txapelketen ondotik izena eman duten 44 bertsolariak lehiatuko dira karia hortara. 14 saiotako txapelketa hau Barakaldoko BEC aretoan bururatuko da 2009ko abenduaren 13an. Orduan ezagutuko da Andoni Egañaren ondorengoa.