''Har ezazu'' - Amaia RiouspeyrousEuskal kultur erakundeak eta Agorila disketxeak, Amaia Riouspeyrous-ren "Har ezazu" lehen diskaren inguruko joko bat proposatzen dizue. Galdera xume bati erantzunez kantari baxenabartarraren diska baten irabazteko parada eskainia zaizu! Galdera1993an irabazi zuen Kantu txapelketa Amaia Riouspeyrous-ek. Zonbat urte zituen orduan? Epeak eta zozketa eguna
Erantzuna9 urte IrabazleakBeñat Bidegain SariakAmaia Riouspeyrous-ren "Har ezazu" (Agorila disketxea) diska bat (orotara 10 diska dira irabazteko). ArauakIrabazleak erantzun zuzena emailez helarazi dutenen artean zozketatuak izanen dira (horretarako parte-hartzaileek harreman-datu zuzenak bidali behar dituzte - izena, deitura, email bat eta telefono zenbaki bat). Galdetuz gero Euskal kultur erakundeari, joko honen araudi zehatzak nahi duenari igorriak izaten ahal zaizkio, dohainik. ''Har ezazu''Anhauztarra sortzez, Amaiak 1993an irabazi zuen Euskal Kantu Txapelketa. Geroztik ibili da Euskal Herrian gaindi kantaldiz kantaldi desberdinetan. 2008an France Bleu irratiak, Luna Negra kulturguneak eta Agorila disketxeak antolatu musika lehiaketaren lehen saria eraman zuen bere musikariekin batera. Horren ondorioz 2009ko ekainean, 25 urtetan, bere lehen diska atera zuen, "Har Ezazu" ("Hartu bizia heldu den bezala") izenburu pean. Folka eta pop-rocka nahasten dituen diska hori urte batez egindako lana da.
|