Jokoaren arauak ''Har ezazu'' - Amaia Riouspeyrous

1. Antolatzaileak : Urririk dagoen joko hau Euskal kultur erakundeak antolatua du Agorila disketxearen partaidetzarekin (ikus ondoren jokoaren hasiera eta bukatze egunak).

2. Printzipioa : Internautek galderari erantzun behar diote www.eke.org atariko jokoaren web orriari dagokion web formularioa baliatuz. Erantzun onen arteko zozketan parte hartu ahal izateko eta deituak izateko maneran, harreman datu egokiak eman behar dituzte (izen-abizenak, telefono zenbakia eta e-posta).

3. Sariak: (ikus ondoren).

4. Parte hartzaileak : internauta guziek parte har dezakete. Erantzun bakarra onartuko da e-posta eta pertsona bakoitzarentzat.

5. Zozketa : zozketa bat eginen da Euskal kultur erakundean, galderari ongi erantzunen dioten artean (ikus zozketaren eguna ondotik).

6. Irabazleen zerrenda : irabazleen zerrenda www.eke.org atariko jokoaren orrialdean agertuko da. Irabazleak e-postaz abisatuak izanen dira.

7. Sariak : irabazleek beren sariak Euskal kultur erakundearen egoitzan hartu beharko dituzte, Uztaritzen.


Epeak eta zozketa eguna

  • Noiztik: 2009-09-14
  • Noiz arte : 2009-09-28
  • Zozketa: 2009-09-29

Sariak

Amaia Riouspeyrous-ren "Har ezazu" (Agorila disketxea) diska bat (orotara 10 diska dira irabazteko).

''Har ezazu''

Anhauztarra sortzez, Amaiak 1993an irabazi zuen Euskal Kantu Txapelketa. Geroztik ibili da Euskal Herrian gaindi kantaldiz kantaldi desberdinetan. 2008an France Bleu irratiak, Luna Negra kulturguneak eta Agorila disketxeak antolatu musika lehiaketaren lehen saria eraman zuen bere musikariekin batera. Horren ondorioz 2009ko ekainean, 25 urtetan, bere lehen diska atera zuen, "Har Ezazu" ("Hartu bizia heldu den bezala") izenburu pean. Folka eta pop-rocka nahasten dituen diska hori urte batez egindako lana da.