Iparraldea XXI

Ezin da gehiago joko honetan parte hartu.

Iparraldea XXI

Euskal kultur erakundeak Ipar Euskal Herriari buruzko behako berri bat proposatzen dizue 5 hizkuntzatan den "Iparraldea XXI" 18 minutako bideo-dokumentalaren bidez. Galdera xume bati erantzunez bideoaren DVDa irabazteko parada eskainia zaizu!

Galdera

Iparraldeko zein pilotari famatua agertzen da Iparraldea XXI bideoan?

Epeak eta zozketa eguna

  • Noiztik: 2010-03-10
  • Noiz arte : 2010-03-31
  • Zozketa: 2010-04-01

Erantzuna

Yves Sallaberry "Xala"

Irabazleak

Nerea Basterretxea
Idoia Aranburu
Garazi Leturiaga
Josu Herrarte
Miren Iturrioz
Eneko Gorri
Micheline Dartois
Alain Hervochon
Odile Partarrieu
Mylene Billet

Sariak

"Iparraldea XXI" DVD bat (orotara 10 DVD dira irabazteko).

Arauak

Irabazleak erantzun zuzena emailez helarazi dutenen artean zozketatuak izanen dira (horretarako parte-hartzaileek harreman-datu zuzenak bidali behar dituzte - izena, deitura, email bat eta telefono zenbaki bat). Galdetuz gero Euskal kultur erakundeari, joko honen araudi zehatzak nahi duenari igorriak izaten ahal zaizkio, dohainik.

Gaurko iparraldea ezagutzen ote duzu?

Maiz betiko irudiak ditugu iparraldea aipatzerakoan. Urteak joan, urteak jin, muga psikologikoak beti hor ditugu, funtsean bi aldeetara. "Iparraldea XXI" dokumental labur honekin honekin, Euskal kultur erakundeak Iparraldeko gaurko errealitatea erakutsi nahi izan du. Oroz gainetik, gazteei eman diegu hitza, hauek baitira gaurko eta biharko euskal kulturaren lekukoak. Gutienez, "Iparraldea XXI" filmak xede bat dauka : gure arteko loturen indartzea, elgar ezagutzeko ez baita mintzatzea bezalakorik!