Jokoaren arauak Iparraldea XXI1. Antolatzaileak : Urririk dagoen joko hau Euskal kultur erakundeak antolatua du (ikus ondoren jokoaren hasiera eta bukatze egunak). 2. Printzipioa : Internautek galderari erantzun behar diote www.eke.org atariko jokoaren web orriari dagokion web formularioa baliatuz. Erantzun onen arteko zozketan parte hartu ahal izateko eta deituak izateko maneran, harreman datu egokiak eman behar dituzte (izen-abizenak, telefono zenbakia eta e-posta). 3. Sariak: (ikus ondoren). 4. Parte hartzaileak : internauta guziek parte har dezakete. Erantzun bakarra onartuko da e-posta eta pertsona bakoitzarentzat. 5. Zozketa : zozketa bat eginen da Euskal kultur erakundean, galderari ongi erantzunen dioten artean (ikus zozketaren eguna ondotik). 6. Irabazleen zerrenda : irabazleen zerrenda www.eke.org atariko jokoaren orrialdean agertuko da. Irabazleak e-postaz abisatuak izanen dira. 7. Sariak : irabazleek beren sariak Euskal kultur erakundearen egoitzan hartu beharko dituzte, Uztaritzen.
Epeak eta zozketa eguna
Sariak"Iparraldea XXI" DVD bat (orotara 10 DVD dira irabazteko). Gaurko iparraldea ezagutzen ote duzu?Maiz betiko irudiak ditugu iparraldea aipatzerakoan. Urteak joan, urteak jin, muga psikologikoak beti hor ditugu, funtsean bi aldeetara. "Iparraldea XXI" dokumental labur honekin honekin, Euskal kultur erakundeak Iparraldeko gaurko errealitatea erakutsi nahi izan du. Oroz gainetik, gazteei eman diegu hitza, hauek baitira gaurko eta biharko euskal kulturaren lekukoak. Gutienez, "Iparraldea XXI" filmak xede bat dauka : gure arteko loturen indartzea, elgar ezagutzeko ez baita mintzatzea bezalakorik!
|