Iparraldeko Bertsulari Xapelketako finala

Ezin da gehiago joko honetan parte hartu.

Iparraldeko Bertsulari Xapelketako finala

Euskal kultur erakundeak eta Bertsularien lagunak elkarteak Donibane Lohizunen 2010eko azaroaren 13an iraganen den Iparraldeko bertsulari xapelketako finalaren inguruan joko bat proposatzen dizue. Galdera xume bati erantzunez sarrera bat irabaz!

Galdera

2008ko Iparraldeko bertsulari xapelketan, nor izan zen xapeldun-ordea?

Epeak eta zozketa eguna

  • Noiztik: 2010-10-28
  • Noiz arte : 2010-11-07
  • Zozketa: 2010-11-08

Erantzuna

Sustrai Colina

Irabazleak

Irati Azkue
Nanuk Araskues
Joseba Iriondo
Mari Jose Lupiola
Nelly Challet
Gorka Arizaga

Sariak

Donibane Lohizuneko saiorako sarrera bat (orotara 6 dira irabazteko).

Arauak

Irabazleak erantzun zuzena emailez helarazi dutenen artean zozketatuak izanen dira (horretarako parte-hartzaileek harreman-datu zuzenak bidali behar dituzte - izena, deitura, email bat eta telefono zenbaki bat). Galdetuz gero Euskal kultur erakundeari, joko honen araudi zehatzak nahi duenari igorriak izaten ahal zaizkio, dohainik.

Iparraldeko bertsulari xapelketa

Bi urte guziz antolatua den Iparraldeko Bertsulari Xapelketa 2010eko udazkenean zehar iraganen da. Hogei bertsulari lehiatuko dira karia hortara. Sei saiotako xapelketa hau Donibane Lohizuneko Pilotalekuan bururatuko da 2010eko azaroaren 13an. Orduan ezagutuko da Amets Arzallusen ondorengoa