Jean-Mixel BedaxagarEgilea: EKE | Data: 2010-01-20 | Elkarrizketaren hizkuntza: Euskara ''Etxahun-Irurik erakutsi dauku Hegoaldera joaiten''
Elkarrizketaren pasarteakHaurrean Urdiñarbeko plazan bere lehen maskaradak ikusi zituenean, xirularen hotsa muinean barna sartu zitzaion Jean-Mixel Bedaxagar kantariari. Geroago, Etxahun-Iruri eta Copain maisuekin ikasi ondoan, bai eta ere ttun-ttuna jotzen, hasi zen maskaradetan eta festetan ibiltzen. Eskaini digun elkarrizketan, bere musikari ibilbideaz ari zauku eta Etxahun-Iruri ospetsuaz oroitzen. Lehen xirulaJean-Mixel Bedaxagar: Betidanik, izigarriko afizioa ukan dut txülülarendako. Lehen maskaradak ikusi nitüzün laupazortzi urtetan, sohütarrak ziren eta lehen aldiko entzun nuen txülüla Urdiñarbeko plazan. Musika tresna horrek zoratu ninduen. Ene aitatxiri erran niolarik nahi nuela ikasi, erantzun zautan: "Nik ere entseiatu diat, baina ez naiz behin ere arribatu txülülatzerat!". Ametsa gauzatuEz zen irratirik gure etxean, ez magnetofonarik, ez telebistarik. Bi maisuHasi nintzen beraz txülülatzen, deneei belarriak hausten. Ikasi nuen gehienik autoa erabiltzean, "bitezia bat sakatzen nuen eta txülülatzen!". Ttun-ttunaTresna hori ikusten nuen beti argazkietan eta nahi nuen jotzen ikasi. Hemen ez zen nehore jotzen zakienik, bakar bat baizik, Iñaki Urtizberea Biarritzen, eta ere gutaz hurbilagoak zirenak Ossau ibarrean. Billère d'Ossau herrian, Jean Passimour ezagutu nuen, ttun-ttuna afinatu zautan eta pixka bat erakutsi. 20 urte inguru nituen. Xirula eta ttun-ttun joileBadira beste musikari batzu bi tresna horiek jotzen dutenak, horietan ezagunenak aipatzeko Mixel Etxekopar, Jean-Charles Sanz. Gazte ainitz ere badira, batez ere Barkoxen gaindi. Etxahun-IruriIzigarriko atxikimendu handia dut Etxahun-Irurirentzat. Gizon maitagarria zen, gazteak maite zituen eta guk ere maite ginuen.
Etxahun-Irurik iniziatu gaitu gauza ainitzetan, ederrenetako bat, hegoaldera joaiten. Lehenik joan gira berarekin, gazte ginen. Hegoaldean denek ezagutzen zuten, ospe handia zuen. 70 bat urte bazituen nik ezagutu dutelarik. Mendian, oihanean ala dantzariekinZonbait aldiz, kantuz ari nintzelarik, ene burua mendian dut, Ahüzki aldean edo. Txülülatzen ari nintzelarik ere, zonbeit melodietan oihan batetan nauzu eta bestetan, plaza batean dantzarien aitzinean. Ez da batere berdin. Zuberoako dantzak txülülatzen dituztalarik, dantzariekin naiz, nahiz aitzinean ez ukan. Jean-Mixel Bedaxagar zuberotarraren kantari eta musikari talendu zoragarriak bilduak dira "Auñamendi" (Elkar), bere azken diskoan. EITB.com eta Euskal kultur erakundearen arteko partaidetza baten barnean egin elkarrizketa. Elkarrizketa pasarte batzu hemen daude ere irakurgai: www.eitb.com XehetasunakEuskal kulturaren lekukoakEuskal kulturaren lekukoak diren artista edo kultur eragile batzuen lekukotasunak biltzen ditugu atal honetan, elkarrizketa moduan. Haietatik batzu entzun daiteke ere osoki MP3 formatuan. |