Euskal kulturaren lekukoak
Euskal kultur erakundea elkarrizketatu da Ipar Euskal Herriko artista eta kultur eragileekin, izan daitezen kantari, musikari, antzerkilari, bertsulari, idazle, dantzari, ondarean edo arte bisualetan aditua. Haien hobeki ezagutzeko parada eskainia zauzue! Elkarrizketa berriak datorren ekainetik goiti argitaratuko dira.
Nicole Lougarot (1963, Gotaine, Xiberoa) Hebentik kultur elkarteko kide da. Euskal kultur arloan ezagun egin da Bohémiens (2009, Gatuzain) liburua idatzi ondoan. Buhame populua aztertuz, euskal jendartea eta Xiberoko maskaradak inarrosi zituen. Ikerketa aitzina eraman du geroztik, bidaiak eginez, eta artikulu zenbait idatziz. Horien azalpena luzatu du hemen, bide batez maskaraden egoera zaila  komentatuz.
Daniel Landart (1946, Donoztiri, Baxenabarre) erretretan da, Euskal Kultur Erakundeko zuzendari-orde kargua poliki-poliki utzirik. Ahularen Indarra (Elkar) atera berri du, Aihen Ahula liburua berriz idatzirik eta abentura berriez aberasturik. Bere bizipenak, kezkak, beldurrak paper gainean etzan ditu, plazerrez eta beharrez. Haurtzaroko oroitzapenak eta inprimeriako lehen ofizioak argitaratu ditu lehen zati horretan, bigarren atala burutzeko artean.
Fernando Morillo (1974, Azpeitia, Gipuzkoa) idazlea da, bereziki haur eta gazte literaturan. "Gaumin" bere argitaletxea berriki plantan emana du. Euskal kultur erakundearen Hogei’ta egitasmoaren karietara, Hendaiako CPIE eta Euskal Idazleen Elkartearen partaidetzarekin, Abbadia eremuko Nekatoenea baserrian egonaldia egiten ari da, azaroaren 20a arte. Abentura liburu bat idaztea du xede, bere ametsen tintatik.
Eneko Bidegain (1975, Baiona, Lapurdi) kazetaria, erakaslea, bertsolari txapelketetako epailea eta idazlea da. Zorionak Marko azken liburuarekin, haur literaturaren eremura zabaldu du bere saila. Hori aurkeztuz bezala, kazetaritzaren, literaturaren eta bertsolaritzaren egoera aztertu ditu hemen, Iparraldea eta Hegoaldearen arteko muga oraindik hor dela azpimarratuz.
Serge Larzabal (1962, Donibane Lohizune, Lapurdi) Baionako Lekuko Itsas Arrantzen Batzordeko lehendakaria da. Euskal kultur erakundeak Donibane Lohizunen aurkezten duen Itsasturiak  erakusketa ibiltariaz anitz igurikatzen du : transmisio eta komunikazio tresna, arrantzale ofizioa baloratzeko, honek irudi ezkorrean preso izateko usaia hartu baitu azken aldian.
Philippe Etchegoyhen (1940, Idauze, Xiberoa) munduan zehar ibili da eskoletan, erakasle eta zuzendari gisa. Xiberoa ez du, ordea, sekula ahantzi. Bere oroitzapenak liburu pare batean argitaratuko ditu ondoko hilabeteetan. Horren dasta emateaz gain, bere probintzian gaindi ibilaldi berezia proposatu du.
Antton Lannes (1984, Uztaritze, Lapurdi) Euskal Herria Zuzenean (EHZ) elkarteko permanentea da. Aurtengo programazioa dastarazteaz gain, Heletara hurbiltzeko mila arrazoi luzatu ditu, EHZ eta bere nortasun berezia kartsuki defendatuz. Uztailaren 1, 2 eta 3an, konkurrentziako mugetatik at, herri bat zuzenean izanen baita.
Maialen Maritxalar (1984, Donibane Lohizune, Lapurdi) grafista gaztea bere kontu ari da lanean. Udaberri honetan estreinatu duten Niñika antzerki eta dantza ikusgarriko estetika jostea galdegin dio EliralE konpainiak. Lanean pragmatikoa izanez, ikusgarria eta ikuslea magian murgiltzea izan da artistaren desafioa.
Jean-Christian Irigoyen (1963, Gamarte, Baxenabarre) ez da soilik Beñat Galtxetabururen semea. Aita bezala, eskusoinu-jolea da, itzaleko musikaria, denbora erdiz, bere "egiazko" ofizioak baimentzen duelarik. Garaziko inguruan jo eta ke aritu ondoan hainbat proiektu eta orkestretan, bertze bide bat hartzeko hautua egina du berriki: poesiarena.