Joana ItzainaEgilea: EKE | Data: 2009-08-24 | Elkarrizketaren hizkuntza: Euskara ''Bertsuan goxo da ere bat-batekotasun baten atxikitzea''
Elkarrizketaren pasarteakJoana Itzaina, Itsasun sortua 1981ean, ortofonista da Izpuran eta Kanbon bizi. "Bertsolarien Lagunak" elkarteko bazkide izaiteaz gain, Garaziko helduen bertso eskolako kidea eta sortzaileetariko bat da. Epaile gisa aritu baldin bada ere epe labur batez, gai-jartzaile eta gai-emaile lanetan dabil orain. 2009ko abuztuan eskaini zigun elkarrizketaren pasarte batzu hautatu ditugu. Elkarrizketa hau egin geroztik, Joana Itzaina "Bertsolarien Lagunak" elkarteko lehendakari izendatua izan da. Sortzean, bertso munduan sartuJ.I.:Iduri zaut munduan sartzean denbora berean bertso munduan sartu nizala, etxean bertso giroa baizen eta ttipitan saioetan ibiltzen baiginen asteburu ainitzetan. Ene aita (Mixel Itzaina) epaile izana, gai-emailea eta bertsozalea da. Nik, oroz gainetik, saioen oroitzapenak ditut : familia guzia joaiten zen, edo saioetara, edo txapelketan Aita epaile baldin bazen. Nahiz ttipitan ez dena segitu, mundu hortan sartzen zira, nahi edo ez. Lehen bertso-saioaJ.I.: Hasi naiz duela 4-5 urte : Itsasun, Gau-eskolak eta Itsasuko bertsozale talde batek urte guziz bertso-saio bat antolatzen du. Galdegin zautaten gai-egile taldean sartzea eta gaien emaitea. Gero, Hernandorena Sariaren finala batean izan nintzen gai-emaile. FormakuntzaJ.I.: Duela 4-5 urte, "Bertsularien Lagunak" elkartean bazkide sartu nintzen eta proposatu zautaten epaile formakuntzaren segitzea. Formakuntza segitu eta esperientzia labur baten ondotik, desbideratu nintzen eta joan nintzen gai-jartzaile lanari buruz. Garaziko helduen bertso-eskolaJ.I.: Izan ziren beste bertso-eskolak lehenago, bereziki garai hartan Maulekoa, ainitz bertsolari, epaile, bertsozale, gai-emaile eman dituenak. Helduen bertso-eskola sortu ginuen Garazin duela 2 urte, nahi baiginuen bertsotan ikasi. Talde ttipi bat ginen. Ez da batere txapelketaren helburuarekin, baina gehiago lagun eta besta giroan kapable izaiteko zerbeiten ateratzeko. Biziki interesgarria da ere jakitea, bai epaile baldin bazira zer jujatzen duzun eta gai-emaile zirelarik zer galdegiten diozun bertsolariari. Zuhaurek esperientzia egin eta, ez dituzu gauzak berdin ikusten. 2009ko Txapelketa Nagusian lehen aldikotzJ.I.: Hastapenean, aski uzkur nintzen, baina proposamena polita zen eta zertako ez entseiatu ? Justu, ateratzen ginen Iparraldeko lehen Txapelketaren esperientziatik : hari hortarik segitu dugu. Gai-jartzaile taldea aski gaztea da, denek badute esperientzia handia, ni heldu naiz pixka bat berri-berria baina ainitz gauza ikasten dira eta polita da, zinez. Txapelketako gaien berezitasunaJ.I.: Gaiak prestatuak dira jakin gabe nork ukanen dituen. Denbora berean, eztabaidak badira beti : "Bai, baina hori, gazte batek ezin du gai horri buruz kantatu !". Pentsatzen da Txapelketan sartuz geroz, onartzen dutela edozein gai ukaiten ahal dutela. Hori da ezberdintasuna saio “normal” batekin, erran nezake. Bertsolariek ere beren hitzaJ.I.: Bilkurak izan dira bertsolariendako, batez ere final-laurdenen zozketa egunean eztabaidatzen dira gai batzu heiekin ; geroztik, berriz beste bilkura bat ere antolatua izan da. Bertsolariek ere badute beren hitza emaiteko antolaketa prozesuan. Gai moten aldaketa: gai zabaletaz gogoetakJ.I.: Pentsatzen dut zabaltze horrek ainitz aberastasun ekarri duela. Gainera orai, Txapelketan badira geroz eta bertsolari gehiago, plazetan ibiltzen direnak ere. Ene ustez, nahiz eta biziki gozatzen duten lehengo saioak entzunez, maila aldatu da eta gauza gehiago egiten ahal dituzte. Bertsolariak koplakaJ.I.: Berrikuntza bat azpimarratzekoa aurtengo Txapelketa Nagusian, koplaka ariko dira bertsolariak. Epaileendako ere desafio bat da: ikusiko zer emanen duen ! Ene ustez, beti polita da berrikuntzak ekartzea, ez bada ibiltzen, utzi eta paso. Gai-egilearen frustrazioa eta fantasmakJ.I.: Nik, egia erran, gehiago gozatzen dut plazetako saioetan. Baina aldi berean atxemaiten dut ainitz ikasten dela txapelketa prestatzean, ikustea ere bertsolariak nola diren, nola ihardokitzen duten. Euskal kultur erakundearen eta EITB.com-ren arteko partaidetza dela eta, elkarrizketa honen pasarte batzu hemen daude ere irakurgai: www.eitb.com Argazki-erreportaiaArgazkia: Maite Deliart
XehetasunakEuskal kulturaren lekukoakEuskal kulturaren lekukoak diren artista edo kultur eragile batzuen lekukotasunak biltzen ditugu atal honetan, elkarrizketa moduan. Haietatik batzu entzun daiteke ere osoki MP3 formatuan. |