Pantxika TelleriaEgilea: Radiokultura | Data: 2009-05-24 | Elkarrizketaren hizkuntza: Euskara ''Koregrafian emozioa da garrantzitsuena''
Elkarrizketaren pasarteakPantxika Telleriak maite ditu diziplina ezberdinak (antzerkia, musika, dantza) nahastea, hala nola besteak beste, Lodikroko piezan eta orai Otto lantzen ari den ume-gazteentzat zuzendua den piezan, datorren azaroan estreinatuko duena. Bestalde, bere koregrafo ekarpenaz aberastu du Soka dantza ikusgarria, Errenteriako Jon Mayaren Kukai taldearen sorkuntza. 2009ko apirilean eskaini digun elkarrizketaren pasarte batzu eskaintzen dizkizuegu. Dantzan munduan sartzea eta Pariseko kontserbatorioaBi oroitzapen ditut : ama, izebak, fandangoak ematen eta ni hor zirkulu hortan sartu nahian eta entseiatzen bederen. Bigarren oroitzapena : esango nuke Begiraleak dantza taldean dudala, Donibane Lohizunen den euskal dantza talde hortan. Gero baditut beste oroitzapen batzu : Jazz dantza munduarenak eta klasikoarenak. Parisen kontserbatorioan iragan nituen 4 urte belauneko zauri bat ukan arte... Ez dakit utziko nukeen ene alaba joaiten gaur egun, egia esan, dantza mundua ezagutu eta oso bortitza dela eta... Goimailako eskola horiek suposatzen dute konkurentzia ainitz... eta gero erakaslea bera fisikoarekin oso bortitza zen, erakasle nahiko zaharra, lehengo erara ohitua... Gauza oso bortitzak : puntetan (dantzarien zapatetan), gordetzen ziren burdin zatitxo batzu min hartzeko. Mundu bat nahiko bitxia, nahiko berezia... Nire azken urtean iritsi zen zuzendari berri bat eta hasi ziren garaikidea sartzen, beste diziplina ere : antzerkia, kantua eta eremu zabalagoa izaiteko sortu zuten balet gazte bat eskuin-ezker ibiltzen zena. Nire garaian, egia da, metodo txarrak baliatu dira, izar pila bat atera dira bainan ze preziotan ! Ez dut oroitzapen ona, egia esan. Koregrafoaren lehen urratsakArazo bat izan nuen belaunean eta bost urte gelditu naiz. Horrek suposatu du buelta : baxoa pasatzea, ikasketa batzu hastea espainola eta euskara landuz Bordalen, bainan ez naiz batere damutzen. Dantza eta euskal kulturaNik erraiten ahal dudana da, nola euskal dantza asko egin dudan, eta Parisetik itzuli naizelarik Begiraleak taldean dantzatu nuen berriz 3 urtez. Badakit, adibidez, dantzariekin ari naizelarik eta dantzariak ez dira preseski beti hemengoak : nire taldean japones bat dago, korear bat, Savoie aldeko bat, beste bat Paristarra, sortzen ari girelarik, mugimenduak erakusten dizkidalarik, batzuetan esaten dute : "Bainan nundik ateratzen dituzu mugitzeko era horiek ?". Nik badakit. Dudan teknikarekin euskal dantzatik abiatuta eta desformatuta molde batez emanak dira eta haiek ez dituzte hain sinpleki harrapatzen. Nik dudan dantzatzeko era eta Jon Maiarena ez dira batere berdinak, nahiz 20 kilometrora izan. Uste dut Iparraldean edo Lapurdi aldean dugun dantzatzeko manera oso globala dela, hots gerriaren alde bat, adibidez eskuin aldea mugitzen da ber aldeko sorbaldarekin.... Hartzen bada haurraren garapena, hasten da xutitzen, gero alde guztia : hanka, besoa eramaten eta ondotik goiko partea beheko partearekin gurutzatzen...Mutxikoetan, nahiko normala iduritzen zait : ez dira erakusgai dantzak, gehiago herrikoiak, teknikoki sinpletxoak, denek dantzatzeko eginak,... uste dut globalizazio hori atxikia dela eta beste teknika batzuetan koordinazioak desberdinki egiten dira... Orduan, dantza eta euskaldun izaitea, hori izan daiteke : nire gorputza eta baita ere bizitza ikusteko manera. Euskal kultura oso gai da izigarri fite adaptatzeko eta azkenean hori da sekulako aberastasun bat... Ez dut batere erabiltzen kultura erakundeen gauza bat bezala. Uste dut gizaki guziok daramagun ahalmena dela, bizitza honi beste plano bat emateko. Garaikidea
Egia da garaikidean, espresatzeko askatasun gehiago dago. Garaikidean, mila gauza dira : baduzu antzerki dantza deitzen dena, Alemaniatik abiatu mugimendua ; baduzu Graham teknika, baduzu Cunningham teknika, pentsatzen dut Indian, Afrikan ere garaikidea badute, hots dantza garaikidea zer den ? Niretzat mugimendua eta dantza ikusteko manera bat. MintegiakAsko ibiltzen naiz eskoletan eta proiektu batzuen inguruan, hots hilabete bat edo hiru hilabete, bainan hortan gelditzen da. Bainan banuen gogoa taldetxo bat muntatzeko luzaroan zer uzten dugun eta zer sortzen dugun gorputzetan ikusteko. Buraso batzu ari ziren galdezka. Hasi nintzen duela 15 urte eta gero utzi nuen. Hasi nintzen elebiduna izan nahian bainan beti frantsesera lerratzen zen. Eta hor esan dut : "Bai, euskaraz izanen da". Nahi nuen hizkuntza horren bitartez pasatzea gorputzaren mugimendua. Azkenean, haur pila bat azaldu zaizkit. Bi mintegi behar izan ditut egin. Hori zen nire ideia : egitura bat sortzea, izango zena ez bakarrik gure artean, bainan idekitzeko eta mementuak partikatzeko bai haurrekin, eskolatik kanpo edo eskoletan ere. Badut ere beste talde bat, 50 urte baino gehiagoko emazte talde bat. Joselu Beraxategi berak Azkaingo ikastolako burasoekin muntatu du piezatxo bat. Zelia Thomasek lan egiten du asko mintegoietan. Eta orain emanaldi berriarekin, musikan Joseba Irazoki sartuko da, dantzan Jose Cazaubon, arte plastikoetan Maialen Maritxalar, hots egitura bat da holako gauzak aurrera eramateko aukerak ematen dituenak. Oroz gainetik emozioaPieza guziekin bizitzen duzu sekulako emozioa bainan halere ez bizitzan bezainbat. Niretzat, bi mementu ederrenak izan dira erditzeak : zinez haur bat mundura ekartzea, haurnaldia bera ere bainan mementu hori nun zure fisikoarekin lan egiten duzun eta bizitzarekin jokoan zaude halere : hori da nire bizitzako mementurik ederrena. Bainan koregrafia mailan, pieza bakoitzarekin sekulako emozioa duzu... Azkenean, emozioa da inportanteena eta uste dut emozioarekin utzi behar zarela eramaten... amaturrekin lortzen ahal duzu kristoin emozioa, agian publiko arruntarentzat gehiago, zeren identifikatzen baita amatur bati. Euskal kultur erakundearen eta EITB.com-ren arteko partaidetza dela eta, elkarrizketa honen pasarte batzu hemen daude ere irakurgai: www.eitb.com Argazki-erreportaiaArgazkia: EliralE - DR
XehetasunakEuskal kulturaren lekukoakEuskal kulturaren lekukoak diren artista edo kultur eragile batzuen lekukotasunak biltzen ditugu atal honetan, elkarrizketa moduan. Haietatik batzu entzun daiteke ere osoki MP3 formatuan. |