Durangoko azoka 2011 eta Iparraldeko argitaletxeakAbenduaren 4tik 8ra Durangoko Disko eta Liburu Azokaren 46. edizioa ospatuko da. Iparraldeko argitaletxeek ere haien ekoizpenak aurkeztuko dituzte bertan Euskal kultur erakundearen laguntzarekin. ![]() Orain duela lau urte abiatu Gerediaga elkarte antolatzailearen eta Euskal kultur erakundearen arteko partaidetzari esker, Ipar Euskal Herriko argitaratzaileen ekoizpenak argiago agertzen dira Durangoko azokan. Elkarlan horren karietara, besteak beste Gerediaga-k eremu berezia antolatua die, toki berean izan daitezen. Iparraldeko zazpi argitaletxe atxemanen dira bertan bildurik (ikus azokaren planoa): Agorila, Euskaltzaleen biltzarra, Ikas, Gatuzain, Maiatz, ZTK elkartea, eta, lehen aldikotz Pimientos (Oharra: Elkar-eko Iparraldeko adarra Elkar argitaletxearen mahai ofizialean ordezkatua da.) Bestalde, liburu batzuen aurkezpen publikoak egin ohi dira Azoka denboran. Iparraldeko idazleak eta artistak ere ez dira faltako "Plateruena" kafe antzokiarekin, "Ahotsenea" sortzaileen gunearekin eta "Umeen txokoa"rekin adostu partaidetzari esker. Iparraldeko argitaletxeen berritasunak2011n Iparraldeko argitaletxeek argitaratu liburuak eta diskak:
Durangoko azoka 2011
Datak: 2011ko abenduaren 4ko goizetik abenduaren 8ko arratsera.
Liburuzainei begira antolatutako azokaren bisitaEuskal kultur erakundearekin partaidetzan Pirineo Atlantikoetako Departamenduko liburutegiak Iparraldeko liburuzainei zuzendutako bisita antolatzen du abenduaren 8an.
Iparraldeko argitaletxeen eta artisten hitzorduakDurangoko azokan liburuak eta diskak aurkeztuko dituzten Iparraldeko idazleak eta kantari-musikariak, Euskal kultur erakundearen laguntzarekin:
|