Euskal literatura eta kulturak laguntza berriak aurkitzen dituzte :
kasetak, hala nola “Ariel” Agustin Chaho xiberotarrak kudeatua; obra
etnografikoak, adibidez Francisque Michel-ek frantsesez idatzi liburua eta
1857an argitaratua : “Euskal Herria, bere jendetza, bere hizkuntza, bere
ohiturak, bere literatura eta bere musika”. Plazaratu ziren ere euskal
olerki eta kantu bildumak eta Antoine d’Abbadie zientzialari eta euskaltzale
suharra izan zen bereziki gure kulturaren mezenas handia. 1853an abiaturik
eta kasik berrogeitahamar urtez “Euskal Lore Jokoak” antolatu zituen.
Horrelaxe, euskararen alderako atxikimendua hedatu zen. Alegia edo fabula
idazleak agertu ziren, hala nola Jose-Antonio Uriarte, Jean-Baptiste
Archu... Olerkari ospetsuak ere: Pierre Topet Etxahun (1786 - 1862),
barkoxtarra, Jose-Maria Iparragirre (1820 - 1881), “Gernikako arbola” kantu
famatuaren egilea eta Jean-Baptiste Elizanburu saratarra (1828 - 1891).
Azken honen obra ez da nasaia, baina bere kantuek arrakasta gaitza ukan dute
mugaz bi aldeetan (“Ikusten duzu goizean” etabar...).
Iparraldeko literatura munduko eragileak

Iparraldeko euskal literatura munduko eragileen errepertorioa kategoriatan sailkatuak (idazleak, argitaletxeak, programatzaileak, formatzaileak, baliabide zentroak...).
Hitzaditza

"Zuzen idaztea da giltza!" lemapean, hau da Euskal kultur erakundeak eta AEK elkarteak antolatzen duten Hitzaditza euskarazko diktaketa, 2010. urtean gazteen inplikazioa bereziki bultzatu duena heiei eskatuz testuen idaztea.