Hamazazpigarren mende ondarretik eta hemeretzigarren mende hastapena
arte, euskal literatura sorkuntza frango ahula izan zen. Halere, bi
elizagizon aipatu behar ditugu: Salvat Monho, Isturiztar olerkaria eta
bereziki Juan-Antonio Mogel, bizkaitarra, hizkuntza jori bat erabiliz “Peru
Abarka” idatzi zuena, eta zinezko klasikoa bilakatua dena.
Bi laiko ere gogoratu behar ditugu : Sarako Joanes Etxeberri medikua eta
Egiateguy xiberotarra. Oroz gainetik goraipatuko dugu Manuel de
Larramendi (1690 - 1766) gipuzkoar jesuita, hizkuntzalaritzan ikaragarriko
lanak egin zituena. Harekin batera, beste batzu ere izan ziren gramatika
alorrean eta euskal hizkuntza goresten bermatu zirenak. Labur biltzeko,
ikerlari gehiago beraz, idazle baino.
Iparraldeko literatura munduko eragileak

Iparraldeko euskal literatura munduko eragileen errepertorioa kategoriatan sailkatuak (idazleak, argitaletxeak, programatzaileak, formatzaileak, baliabide zentroak...).
Hitzaditza

"Zuzen idaztea da giltza!" lemapean, hau da Euskal kultur erakundeak eta AEK elkarteak antolatzen duten Hitzaditza euskarazko diktaketa, 2010. urtean gazteen inplikazioa bereziki bultzatu duena heiei eskatuz testuen idaztea.