Lehen idazleak : XVI-XVII. mendeetan

Euskal literatura idatzia ipar Euskal Herrian sortu zen. 1545. urteaz oroitu behar dugu, orduan agertu baitzen osoki euskaraz idatzi lehen liburua “Linguæ Vasconum Primitiæ”, Bernat Etxepare, Garazin dagoen Eiheralarreko erretorearen olerki bilduma. Kasik mende bat beranduago, eta xuxen errateko 1643an, “Gero” deitu liburua plazaratu zen. Honen idazlea, Pedro de Aguerre, Axular izenordearekin ezagutzen dugu. Nafarroako Urdazubin sortua, luzaz Sarako erretore egon zen. Utzi digun obra bakarra, klasikoetan famatuena da.

Bitartean, Jeanne d’Albret, Nafarroako erregina, 1560ean ofizialki protestant bilakatu zen eta Beskoitzeko Joanes Leizarragari galdetu zion Testamendu Berriaren euskaratzea. “Jesus Christ gure Iaunaren Testamentu berria” 1571an agertu zen. Garai horretan, bereziki Euskal Herrian, kultura eta jakitatea nagusiki apezen esku zaudelarik, laiko batek bere burua ezagutarazi zuen : hau dugu Arnaud d’Oyhenart, legegizona, euskal historian eta zuzenbidean aditua. Idatzi zituen olerkiak, milako bat lerro orotara, arras ongi moldatuak dira, olerkigintzaren zorroztasuna errespetatuz.

Iparraldeko literatura munduko eragileak

Iparraldeko euskal literatura munduko eragileen errepertorioa kategoriatan sailkatuak (idazleak, argitaletxeak, programatzaileak, formatzaileak, baliabide zentroak...).

Hitzaditza

"Zuzen idaztea da giltza!" lemapean, hau da Euskal kultur erakundeak eta AEK elkarteak antolatzen duten Hitzaditza euskarazko diktaketa, 2010. urtean gazteen inplikazioa bereziki bultzatu duena heiei eskatuz testuen idaztea.