Euskal Herriko musika unibertsoan, kantuak premiazko lekua dauka.
Euskal Herrian, erdi-arotik beretik, gertakarien oihartzuna, kantu errimatu eta bapatekoekin zabaldua izan da. Behialako denboretan, maiz koblakari bertsulari ezezagunek ontuak... Belaunaldiz belaunaldi berremanak...
Kantu eta musika herrikoien bilduma anitz eginik izan da. Biltzaile aipagarrienak dira : Aita Donostia eta Resureccion Maria de Azkue.
XIX. mende ondarrean, euskaldun musikari gazteak, hala nola Guridi, Usandizaga, Mokoroa, Europako musika maisuekin formatu ziren. Hemengo kantu herrikoiak polifonia moldean ezarri zituzten, abesbatzen bidez zabaltzeko. Euskal Herrian badira goi-mailako koruak, gizonezkoak bakarrik ala mixtoak. Tolosan antolatzen den koru festibalak ospe handia dauka mundu zabalean.
XX. mende hastapenean, euskal operak ezagutu zuen bere garairik garrantzitsuena. Besteak beste, Serafin Baroja, Etienne Decrept edo Toribio Alzaga autore ezagunek esperientzia artistiko horietan parte hartu zuten libretista gisa.
Fermin Muguruza
kontzertuan
(arg. : Xabi Berruet)
Herriarteko folk mugimenduaren eraginez, 1960. urteetan, euskal kantak aldaketa handia ezagutu zuen. Autore-konpositzaile gazte batzuek, euskaraz kantatzeko erabakia hartuz, generoa arrunt berritu zuten beraien errepertorio propioa plazaratuz.
"Euskal rocka"-ren sortzea 1975ean iraultza honen luzapena izan zen. Geroztik, musika mota horri lotuak diren molde guztiak erabiliak izan dira
Gaurregun, Euskal kantuak musika estiloa guziak bereak eginak ditu. Azken hogeita hamar urte hauetan, euskal kantuak ederki azkartu du herritarren eta bereziki gazteriaren baitan, euskararen aldeko gogoa
"Euskal Herria Zuzenean" bezalako festibalek egiazko kantu eta musika uneak bilakatu dira. Oraingo musikaren bizkortasuna erakusten dute. Folk eta rock musika alorretako tendentzia ezberdinak gurutzatzen dira hor. Edozein musika molde izan dadin, artista gazteek euskara darabilate beren kantuetan..
Elkarrizketak eta erreportaiak
Data: 2011-05-26 | Elkarrizketaren hizkuntza: Euskara
|
''Gazteei, garagardotik baino, euskal kulturatik edatera eman behar zaie''
Antton Lannes (1984, Uztaritze, Lapurdi) Euskal Herria Zuzenean (EHZ) elkarteko permanentea da. Aurtengo ... |
 |
|
Data: 2010-04-30 | Hizkuntza: Français | Iturria: www.radiokultura.com
|
|
Iñaki Urtizberea, 1951n Oldarra taldean sartu zen. Geroztik, koru famatu hunen historia markatu du 1986an gizon korua sortuz eta hunekin ibiliz munduan gaindi Euskal Herriko ... |
 |
|
Euskal kantuaren eta musikaren munduko eragileak

Iparraldeko kantua eta musika munduko eragileen errepertorioa kategoriatan sailkatuak (taldeak, kantariak, programatzaileak, formatzaileak, baliabide zentroak...).
Euskal kantagintzaren ataria

"Berria" egunkariak euskal kantagintzari eskainitako webgunea: 160 biografia inguru, 1.000tik gora disko, DVD eta libururi buruzko
informazioa, 270 diskotako hitzak jatorrizko diseinuarekin, ehunka
argazki, 300dik gora kantu, 16 diskoetxeren biografia laburrak,
bibliografia bat, bideoak eta gure kantagintzari buruzko azken albisteak. Osoki euskaraz.
www.badok.info