Euskal Rock Erradikalaren garaia (1983-1993)Euskal rocka ipar Euskal Herrian sortu baldin bada ere, bereziki hego Euskal Herrian garatu da. Jatorri sozialakGarai hartan, giro sozial eta politikoa oraino nahasia da.
Hertzainak taldeko Gari kantaria (arg. Aitor Bayo - Argia Astekaria) Hori guzia dela eta, Euskal Herriko hiri anitzetan, gazteek beren haserrea 70. hamarkadako punk ingelesaren eragina daukan rock baten bitartez adierazten dute : « Euskal Rock Erradikala » sortzen da. Talde mitikoakHiritartasuna eta oldartze politikoa isladatzen duen rocka.
Hertzainak mugimendu hartako talde nagusienetarik bat izan da.
Fermin Muguruza Negu Gorriak taldearekin (arg. Aitor Bayo - Argia Astekaria) Negu Gorriak 1990ean sortzen da Kortaturen hautsetatik. Fermin Muguruza hortan da, Iñigo bere anaia ere, baina ere Kaki Arkarazo, Mikel « Anestesia » eta Mikel « Bap ». Taldearen xedea argia da : euskal gazteriaren konzientzia piztea, gazteria hori batzea eta euskal herriaren nortasuna "ozenki" adieraztea. Negu Gorriak euskal rock talde eraginkorrenetarik bat bezala ikusia da. Rockaren, raparen, reggae-aren eta joera berrien arteko aparteko nahasketa horrekin, euskarazko rockari, nazioarte mailan agertzeko aukera eman dio. Euskal kantuaren eta musikaren munduko eragileak![]() Iparraldeko kantua eta musika munduko eragileen errepertorioa kategoriatan sailkatuak (taldeak, kantariak, programatzaileak, formatzaileak, baliabide zentroak...). Euskal kantagintzaren ataria"Berria" egunkariak euskal kantagintzari eskainitako webgunea: 160 biografia inguru, 1.000tik gora disko, DVD eta libururi buruzko
informazioa, 270 diskotako hitzak jatorrizko diseinuarekin, ehunka
argazki, 300dik gora kantu, 16 diskoetxeren biografia laburrak,
bibliografia bat, bideoak eta gure kantagintzari buruzko azken albisteak. Osoki euskaraz. |